Kartel lehiaketaren garailea nafarra berriro
Madalenetako kartel lehiaketa Atabal lanak irabazi du. Iazko garaile berarena da, Iñaki Fernandez Iturmendirena, eta Nafarroako Arre herrikoa da bera. Epaimahaiak hiru lanen artean eztabaidatu du, baina azkenean ez du zalantzarik izan, eta Atabal izan...
Madalenetako kartel lehiaketa Atabal lanak irabazi du. Iazko garaile berarena da, Iñaki Fernandez Iturmendirena, eta Nafarroako Arre herrikoa da bera. Epaimahaiak hiru lanen artean eztabaidatu du, baina azkenean ez du zalantzarik izan, eta Atabal izan da gehien gustatu zaiona.
Ez du lan erraza izan, 42 lanen artean aukeratu behar izan duelako. Iaz baino lan gehiago aurkeztu dira aurten, sei gehiago, zehazki.
Iaz Epicentro lanarekin irabazi zuen kartel lehiaketa Fernandezek.