‘La zona’ filma emango dute etzidamu, Eguzkik antolatuta
Oreretako Eguzkik antolatuta, La zona filma emango dute etzidamu 19:00etan Errenteria Hiria Kulturguneko auditorioan. Filmak Chernobilgo zentral nuklearraren istripuaren ondorioak pairatu dituzten hiru haurren bizimodua nola aldatu den kontatzen du. Tx...
Oreretako Eguzkik antolatuta, La zona filma emango dute etzidamu 19:00etan Errenteria Hiria Kulturguneko auditorioan. Filmak Chernobilgo zentral nuklearraren istripuaren ondorioak pairatu dituzten hiru haurren bizimodua nola aldatu den kontatzen du. Txartelak bi euroan eros daitezke Arkaitza Tabernan, Xenpelar kultur dendan, eta aretoan bertan emanaldia baino ordubete lehenago.
Antolatzaileek jakinarai dutenez, filmearen egileak eta Chernobil Elkarteko kideek egingo dute aurkezpena.