Pasaia, 3. Mailatik gertuago
Lehen kanporaketa irabazi du Pasaiak. 2-0 irabazi diote Gasteizeko San Martin taldeari, eta honenbestez igoerarako bidean urrats garrantzitsua egina dute zuri-gorriek. Hurrengo partida Bermeoren kontra dute, asteburuan, eta taldeko zuzendaritzatik zal...
Lehen kanporaketa irabazi du Pasaiak. 2-0 irabazi diote Gasteizeko San Martin taldeari, eta honenbestez igoerarako bidean urrats garrantzitsua egina dute zuri-gorriek. Hurrengo partida Bermeoren kontra dute, asteburuan, eta taldeko zuzendaritzatik zaleei deia luzatu diete, Bermeora joan daitezen taldea animatzera.
San Martin taldearen kontrako partida ez zen erraza izan zuri-gorrientzat. Partidaren lehen hogei minutuetan gasteiztarrak izan ziren nagusi, baina lehen zatiaren 30. minutuan Igor Merak gola sartu zuen zuri-gorrientzat, buruz.
Partidaren bigarren zatian San Martin taldeak berdintzeko aukera asko izan zituen, baina, kontra eraso batean Igarki Arrondok 2 eta 0-koa sartu zuen.
Balizko berdinketarako jokatutako penaltien txandan, Pasaiak 5-4 irabazi zuen.