Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Euskal Jaia oparo heldu da aurten Donibanera

Asteburuan ospatuko dute Donibanen Euskal Jaia, Bixi-Bixi Kultur Elkarteak antolatuta. Ostiralean hasi eta igandera bitartean, euskal giroa nagusituko da kaleetan, hamaika ekitaldi antolatu baitituzte hiru egunetarako. Nafarroaren konkistaren 500. urteurrenaren harira maiatzerako antolatu zituztenak, bertan behera utzi behar izan zituzten euriarengatik, eta jarduera horiek guztiak batu dizkiete aurrez antolatua zuten Euskal Jaiaren egitarauari, are eta eskaintza oparoagoa osatuz. Euskal Jaiarako aurtengo gonbidatu berezia, Galiziako herria izango da. Hiru ekitaldi dira nabarmentzeko modukoak; ostiralean, Allur dantza taldearen ikuskizuna, Izanak Dirau 1512, larunbatean arratsaldeko Sagardo Feria, eta igandean bertso bazkaria. Bazkarirako txartelak 20 euroan eros daitezke, Pari Berri eta Itziar tabernetan. Haurren txartelak 7 euro balio du. Horiez gain, bada askoz gehiago. Honatx egitaraua: Hilak 8, ostirala: 21:30: Aurkezpen ekitaldia. 22:00: Allur dantza taldearen Izanak dirau ikuskizuna, plazan. Hilak 9, larunbata: 17:00: Sagardo Feria, Rezola, Bereziartua, Petritegi, Egi-Luze, Lizeaga, eta Gartziategi sagardotegien eskutik. 17:30: Sagardoaren prozesua bertsoen eta musikaren bidez. 18:00: Nafarroako itsasoan nabigatzeko aukera. 18:00: Antzinako lanbideen erakusketa. 18:00: Elkarteen arteko sukaldaritza txapelketa: Ixkiro, Usoa, Itsas Mendi, Bixi-Bixi, Yola, eta San Juan arraun elkartea. 18:30: Dangiliske plaza dantza eta Muxikoak. 20:30: Afaltzeko, pintxoak debalde 22:00: Gartxot filmaren emanaldia. Hilak 10, igandea: 10:00: Diana txistulariekin 11:00: Kalejira trikitilariekin. 11:30: Dultzaineroak. 12:00: Dantzari Txikien [...]

admin
Oarsoaldea
2012/06/05
Euskal Jaia. Fotos Arizmendi

Euskal Jaia. Fotos Arizmendi

Asteburuan ospatuko dute Donibanen Euskal Jaia, Bixi-Bixi Kultur Elkarteak antolatuta. Ostiralean hasi eta igandera bitartean, euskal giroa nagusituko da kaleetan, hamaika ekitaldi antolatu baitituzte hiru egunetarako. Nafarroaren konkistaren 500. urteurrenaren harira maiatzerako antolatu zituztenak, bertan behera utzi behar izan zituzten euriarengatik, eta jarduera horiek guztiak batu dizkiete aurrez antolatua zuten Euskal Jaiaren egitarauari, are eta eskaintza oparoagoa osatuz. Euskal Jaiarako aurtengo gonbidatu berezia, Galiziako herria izango da.

Hiru ekitaldi dira nabarmentzeko modukoak; ostiralean, Allur dantza taldearen ikuskizuna, Izanak Dirau 1512, larunbatean arratsaldeko Sagardo Feria, eta igandean bertso bazkaria. Bazkarirako txartelak 20 euroan eros daitezke, Pari Berri eta Itziar tabernetan. Haurren txartelak 7 euro balio du. Horiez gain, bada askoz gehiago. Honatx egitaraua:

Hilak 8, ostirala:

21:30: Aurkezpen ekitaldia.

22:00: Allur dantza taldearen Izanak dirau ikuskizuna, plazan.

Hilak 9, larunbata:

17:00: Sagardo Feria, Rezola, Bereziartua, Petritegi, Egi-Luze, Lizeaga, eta Gartziategi sagardotegien eskutik.

17:30: Sagardoaren prozesua bertsoen eta musikaren bidez.

18:00: Nafarroako itsasoan nabigatzeko aukera.

18:00: Antzinako lanbideen erakusketa.

18:00: Elkarteen arteko sukaldaritza txapelketa: Ixkiro, Usoa, Itsas Mendi, Bixi-Bixi, Yola, eta San Juan arraun elkartea.

18:30: Dangiliske plaza dantza eta Muxikoak.

20:30: Afaltzeko, pintxoak debalde

22:00: Gartxot filmaren emanaldia.

Hilak 10, igandea:

10:00: Diana txistulariekin

11:00: Kalejira trikitilariekin.

11:30: Dultzaineroak.

12:00: Dantzari Txikien desfilea. Eraiki (Behobi), Alkartasuna (Antxo), eta Murixka (Lezo).

12:00: Galiziako gaiteroak. Joaldunak herritik zehar.

13:00: Ikurrinari agurra plazan. Txalapartariak.

13:15: dantzarien ikuskizuna.

14:30: Bartso bazkaria plazan, herriko bertsolari gazteekin. Txekorra erreko dute. Ondoren keimada.

17:15: Kirikoketa erakustaldia.

17:45: trobadoreak kale antzerkia.

18:00: dantzaldia plazan Patxi Perez eta konpainiarekin.

20:30: Zezen suzkoa.

Horrez gain: sagardo dastaketa eta galiziar pintxoak, zozketa, artisau azoka egun guztian…

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.