Hondakinen kudeaketarako estrategiak etzi aurkeztuko dituzte Pasaian
Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur goizean aurkeztu du hondakinen kudeaketarako estrategiak biltzen dituen dokumentua Batzar Nagusietan. Gaur egungo hiru zabortegi kutsakorrak ixtea, hondakin guztiak tratatzea eta sei konpostaje planta sortzea aurreikus dute, besteak beste. Horrez gain, Zubietan biometanizazio planta bat sortuko dutela iragarri dute. Esan dutenez, planta horrek energia berriztagarria sortuko du. Azpiegitura sare osoa egiteko orain arte aurreikusitako diruaren erdia beharko dutela nabarmendu dute Foru Aldundiko iturriek, Prebentzio arloari ere garrantzi berezia eman nahi diote. Hala, 2016rako hondakin sorrera % 4 murriztuko dutela esan dute, Gipuzkoako Foru Aldundiak dioenez, “sortzen ez dena delako hondakin onena”. Bilketari dagokionez, 2016rako lurralde osoko hondakin guztien % 60 gaika biltzea aurreikusi du estrategiak. Autokonpostajea eta konpostaje komunitarioa sustatzeaz gain, elikagaien xahuketa eragoztea ere aurreikusi dute. Gaur goizeko aurkezpenean Juan Karlos Alduntzin Ingurumeneko diputatuak eta estrategia diseinatu dute Europako bost adituetako lauk parte hartu dute: Joan Marx Simon Llumá zientzia ekonomikoetan lizentziduna eta Zero Waste Europe mugimenduko zuzendaria; Laia Valenzuela Ingurumen zientzietan lizentziaduna eta udal kudeaketan espezializatua; Frederic Puig Magrinyá Spora Serveis Ambientaleseko sortzaileetako eta zuzendarietako bat, eta Martin Steiner hondakinen kudeaketan eta uraren babesean espezializatua eta Europako Inbertsio Bankuaren proiektu ebaluatzailea. Arratsaldean Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari aurkeztuko diot goizean Batzar Nagusietan aurkeztu dute plana, eta [...]
Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur goizean aurkeztu du hondakinen kudeaketarako estrategiak biltzen dituen dokumentua Batzar Nagusietan. Gaur egungo hiru zabortegi kutsakorrak ixtea, hondakin guztiak tratatzea eta sei konpostaje planta sortzea aurreikus dute, besteak beste. Horrez gain, Zubietan biometanizazio planta bat sortuko dutela iragarri dute. Esan dutenez, planta horrek energia berriztagarria sortuko du.
Azpiegitura sare osoa egiteko orain arte aurreikusitako diruaren erdia beharko dutela nabarmendu dute Foru Aldundiko iturriek,
Prebentzio arloari ere garrantzi berezia eman nahi diote. Hala, 2016rako hondakin sorrera % 4 murriztuko dutela esan dute, Gipuzkoako Foru Aldundiak dioenez, “sortzen ez dena delako hondakin onena”. Bilketari dagokionez, 2016rako lurralde osoko hondakin guztien % 60 gaika biltzea aurreikusi du estrategiak. Autokonpostajea eta konpostaje komunitarioa sustatzeaz gain, elikagaien xahuketa eragoztea ere aurreikusi dute.
Gaur goizeko aurkezpenean Juan Karlos Alduntzin Ingurumeneko diputatuak eta estrategia diseinatu dute Europako bost adituetako lauk parte hartu dute: Joan Marx Simon Llumá zientzia ekonomikoetan lizentziduna eta Zero Waste Europe mugimenduko zuzendaria; Laia Valenzuela Ingurumen zientzietan lizentziaduna eta udal kudeaketan espezializatua; Frederic Puig Magrinyá Spora Serveis Ambientaleseko sortzaileetako eta zuzendarietako bat, eta Martin Steiner hondakinen kudeaketan eta uraren babesean espezializatua eta Europako Inbertsio Bankuaren proiektu ebaluatzailea.
Arratsaldean Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari aurkeztuko diot goizean Batzar Nagusietan aurkeztu dute plana, eta biharti aurrera, berriz, herriz herriko aurkezpenei ekingo diete. Trintxerpen, ostegunean (Hilak 7) aurkeztuko dute, 19:00etan, Alkateordetzan.
