Pasaiak autobusa antolatu du zaleak Bermeora joan daitezen
Igoera Fasea jokatzen ari da Pasaian, eta larunbatean Bermeoren kontra jokatu behar dute bigarren kanporaketa. Zaleak taldea animatzera joan daitezen, autobusa antolatu du Pasaia K.E-k. 11:00etan irtengo da autobusa Marealtatik. Autobusa doan da, jokal...
Igoera Fasea jokatzen ari da Pasaian, eta larunbatean Bermeoren kontra jokatu behar dute bigarren kanporaketa. Zaleak taldea animatzera joan daitezen, autobusa antolatu du Pasaia K.E-k. 11:00etan irtengo da autobusa Marealtatik. Autobusa doan da, jokalari zuri gorriek hartuko dituztelako kostuak beren gain. Zelaiarako sarrerak 7 euro balio du.
