
Gaur eguerdian aurkeztu dute, Portu Agintaritzako buru Lucio Hernando, Eusko Jaurlaritzako kultura sailburuorde Antonio Rivera eta Gazteria, Kirol eta Kultura diputatu Ikerne Badiola bertan zirela. Bi urte eman dituzte mende erdian Pasaiako portua garbi mantentzeko ardura izan duen ontzia zaharberritzen. 640.000 euro inbertitu dituzte horretarako Portu Agintaritzak, Eusko Jaurlaritzak eta aldundiak. Euskaldun Ontzioletan eraikia, Jaizkibel draga monumentu izendapena lortu duen lehen itsasontzia da. Gaur eguerdiko aurkezpenean, arduradun politiko denak pozik agertu dira draga Pasaiako biziberritzerako pieza enblematikoa izango delakoan. Albaolak kudeatuko ditu aurrerantzean dragarako bisita gidatuak. Aste gutxi batzuen barruan, 3 euroren truke, Ondartxoko Itsas Interpretazio Zentroa eta draga bera bisitatzerik izango da.

Aurten hamar urte bete dira Hendaian eskolatik kanpoko euskarazko jarduerak egiten hasi zirenetik, eta hamargarren urteurrena ospatzeko jai bat antolatu dute larunbaterako, hilaren 9rako. Merkatu Zaharrean izanen da, 15:00etan hasita. Ekitaldi asko egi...

Tolaita ostatu berrituan erakusketa jarri dute hilabete osorako, lehen aldiz. Hurbiltzen direnek Aitor Etxebesteren ilustrazioak ikusteko aukera izango dute, ostatua irekita dagoen ordutegian, hilabete bukaerara arte.

Pasa den larunbata eguerdian, xirolarruari buruzko kontzertu didaktikoa eman zuten Juan Mari Beltranek eta Fernando Jalonek Auzokalten. Guraso eta haurrak elkarrekin izan ziren bertan, giro atseginean. Gustura entzun zituzten xirolarruari buruzko azalp...

Garmendiko bezeroentzat ezaguna den artista baten erakusketa jarri dute txokolategian, Juan Telletxearena. Telletxeak egur taila egiten du. Interesa dutenek, txokolategia irekita dagoen ordutegian bisita dezakete erakusketa.

Gaur arratsaldean eginen dute euskal presoen eta iheslarien aldeko Herrira plataformaren lehen bilera Hendaian. Baleak elkartearen egoitzan izanen da, 19:00etan hasita. Heriratik dei egin diete herritarrei bilerara joateko. “Bakoitzak ahal duen h...

Aurten ere nesken oilo afaria egingo dute herrian. Uztailaren 14an izango da, eta 13:00etan elkartuko dira neskak Doneztebe plazan. Izena aurrez eman behar da Makutxo, Sorgin edo Amazkar tabernetan. Animatzeko deia egin dute.

Artiola artisautzaren gunea aurkeztu dute gaur goizean Donostian proiektu horretan parte hartu duten bost aldeek: batetik, proiektua sustatu duten Ereintza kultur elkarteak, eta Gabiltza zein Lur artisautza elkarteek; eta bestetik, proiektuan lagundu duten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak. Artisauen “erreferentziazko zentro” izatea du helburu, eta egoitza Errenteria-Oreretan izango du, Merkatuzarren. Ereintzak urtero antolatzen duen Euskal Herriko Eskulangintza Azoka izan da egitasmo horren oinarria. Hortik abiatuta, hiru elkarteek sektorearen beharrei erantzun nahi izan diete, eta lanketa horren emaitza izan da Artiola. Horrenbestez, artisautza dinamizatzeko sortu da, prestakuntza eta ikerketa esaterako; kalitatezko erakusketa eta salmenta gune ere izango da; eta askotariko ekimenak ere prestatuko ditu. Hain zuzen, horren emaitza da aste honetan Merkatuzarren egiten ari diren I. Beira Artistikoaren jardunaldia (igandera arte dago martxan), eta uztailaren lehen hamabostaldian udalekuen barruan egingo dituzten ehungintza tailerrak.

Bihar eta etzi Gune Historikoan ospatuko duten Erdi Aroko Azoka dela eta, trafiko aldaketak izango dira. Kale Nagusia itxita egongo da autoentzat, Alde Zaharretik ateratzeko, San Nikolas arkutik igo eta Juan Laborda kaletik atera beharko da, Apezpiku e...

Ostiralean amaituko dituzte entrenamenduak EAT Errenteriako Atletismo Taldeko ikasleek, eta hori dela eta, begiraleek Gurasoak vs Haurrak ekimena antolatu du biharko. Bertan, seme-alabek urtean zehar egiten dituzten hainbat proba egin ahal izango dituz...

Tomas Garbizu Musika Eskolako kideek kontzertu pedagogikoa egingo dute bihar goizean Gezala Auditoriumean. Lehenengo saioa 11:00etan izango da, eta bigarrena berriz, 11:45ean. Haur Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak izango dira bertan. Trikitia, tu...

Biteri Kaleko etxebizitza batek su hartu du gaur arratsaldean. Udaltzaingoaren arabera, ke erauzgailu batek su hartu du, eta gizon heldu bat artatu behar izan dute larrialdi zerbitzuek. Suhiltzaileak ere bertaratu dira.

Joan den astelehenetik, hilaren 4tik, indarrean da udako ordutegia etxe hondakinen bilketarako. Herriko etxetik jakitera eman dutenez, “partikularrentzat etxe hondakinak astean hirutan bilduko dira, hots, astelehen eta ostiralez gain, asteazken g...

ETBk udazkenean emango duen filmaren sekuentzia batzuk grabatzen ari dira egunotan herrian. Bideoan ikus daiteke horietako bat.

Hilaren 21etik 24ra XVII. Filatelia Erakusketa antolatuko dute Amaia Kultur Zentroan, eta, ekitaldi horretan, Bidasoko Filatelia eta Numismatika Elkarteak eta Alarde Tradizionaleko Agintarien Batzordeak Meaka eta Bidasoa konpainietako zigiluak aurkeztuko dituzte. Batzordearen asmoa da konpainien eta desfilearen beraren proiekzioa zabaltzea, Iñaki Arruabarena Jeneralak aipatu bezala: “ekimen honen bitartez lortu nahi dena da Alardea osatzen duten Konpainiak Irundik kanpo ezagutzea, atentzioa ematea eta jendea gure jaiez interesatzea”. Orain bi urte editatu zituzten lehen zigiluak, Behobia eta Katea auzoetako konpainietako harmarriekin pertsonalizatuak. Horiekin batera San Martzial ermitako dorrearen urteurrena zela-eta beste zigilu bat egin zuten. Orduan, Agintarien Batzordeak eta Filatelia eta Numismatika elkarteak erabaki zuten bi urtero sanmartzialekin harremana duten irudi berriak aurkeztea. ”Orduan jada erabaki zen bi urtetik behin Alardeko bi konpainiatako harmarriekin beste bi zigilu ateratzea. Harrera bikaina izan zuen hasiera-hasieratik ekimen horrek”, esaten du Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteko Carlos Hernández presidenteak. Nolanahi ere, hitzarmena aurretik, alardearekin eta hiriko festarekin zerikusia duten hainbat lan argitaratuak zituen Filatelia eta Numismatika elkarteak, tokiko artisten diseinuekin: Kantinera (1980), Alardearen mendeurrena (1981), Jenerala (1982), Eskopetaria (1984), Artxeroak (1986), Desfilea (1988), Kanoiak (1990), Danborrada (1992), San Juanen ikuskaketa egiten (1994), San Martzialeko ereserkia (1996), Zalditeriako eskola (1998), Zalditeriako kantinera (2000), Banderaduna (2002), Turutaria (2004), Baseliza [...]

Soroetaberri, Eguzkilore eta Ama Guadalupekoa inguruak, eta Donostia, Soroeta, Haizeleku eta Girizi kaleen berritze lanak erritmo onean doaz. Hala azaldu zuten herenegun goizean,Orsa eta Otegi-Gaztañaga enpresa eraikitzaileko eta Udaleko ordezkariek auzoko lanetara egin zuten bisita gidatuan. Otsailean hasi ziren Soroeta auzoa berritzen eta 2013ko maiatzerako bukatu nahi dute. Bost milioi euroko aurrekontuarekin, Orsa eta Otegi Gaztañaga enpresak dabiltza auzoa berritzen. Orain arte, Girizi kalea berritu dute, eta 35 aparkaleku jarri dituzte. Donosti kalea, beheranzko norabidean bukatzen ari dira, eta Soroetaberri kalea eta Ama Guadalupekoa berritzen dabiltza orain. Soroetaberriko parkea uztailaren erdialderako bukatu nahi dute. «Hasierako proiektua aldatu egin dugu. Gune berde eta zuhaitzak jarriko ditugu. Orain arte parkea ez zen asko erabiltzen, baina aurrerantzean gehiago erabiltzea espero dugu. Bizilagunentzako izango da bereziki», azaldu zuen, Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. Lanak bisitatzen zituzten bitartean, Kerejetak, bizilagunei edukitzen ari diren pazientzia «eskertu» die. «Oso obra handia da, ia kale guztiak daude obretan, eta horrek molestia handiak suposatzen ditu, soinua, hautsa… Baina bizilagunen jokaera oso egokia da, eta eskertu beharrean gaude. Hala ere, gogorarazi nahi nieke obra gune batean daudela, eta enpresak jarritako seinalizazioa errespetatu behar dela, bestela egoera arriskutsuak gerta daitezke». Oinezkoari lehentasuna Saneamendu sare banatzailea jartzen ari dira, izan ere, orain artekoak [...]

Javi Alonso zine zuzendari irundarrak Hombre blanco, hombre negro filmaren errodajearekin dabil eta, beste lekuren artean, Irunen grabatuko ditu zati batzuk. Gaur Larretxipi eta Sargia karriketan ariko dira grabatzen, 14:00etatik aurrera. Horregatik, ...