Etxe hondakinen bilketa indartu dute udarako

Joan den astelehenetik, hilaren 4tik, indarrean da udako ordutegia etxe hondakinen bilketarako. Herriko etxetik jakitera eman dutenez, “partikularrentzat etxe hondakinak astean hirutan bilduko dira, hots, astelehen eta ostiralez gain, asteazken g...

Joan den astelehenetik, hilaren 4tik, indarrean da udako ordutegia etxe hondakinen bilketarako. Herriko etxetik jakitera eman dutenez, “partikularrentzat etxe hondakinak astean hirutan bilduko dira, hots, astelehen eta ostiralez gain, asteazken goizetan ere eginen da bilketa. Hondakinak bezperako arratsean atera behar dira”. Bestela, jarduera profesionalentzat (jatetxeak, kanpalekuak, hotelak..), bilketa egunero eginen dute, astelehenetik larunbatera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.