Oteiza-Gal erakusketa hilaren 17ra arte mantenduko dute zabalik
Astebete gehiago luzatu dute erakusketa bisitatzeko epea; Menchu Gal aretoan bisita daiteke Irungo Udalak jakinarazi duenez, interesa dutenek astebete gehiago izango dute Oteiza-Gal Irunen bat egiten duten bi begirada erakusketa bisitatzeko. Berez, hil...
Astebete gehiago luzatu dute erakusketa bisitatzeko epea; Menchu Gal aretoan bisita daiteke
Irungo Udalak jakinarazi duenez, interesa dutenek astebete gehiago izango dute Oteiza-Gal Irunen bat egiten duten bi begirada erakusketa bisitatzeko. Berez, hilaren 10ean (igandean) itxi behar zuten, baina azkenean hilaren 17ra arte egongo da zabalik Menchu Gal aretoan dagoen erakusketa.
Ohiko ordutegian ikus daitezke lanak: ostiraletan eta larunbatetan 18:00etatik 21:00etara, eta igandeetan 11:30etik 13:30era. Norbaitek bisita gidatua egin nahiko balu, ostiral goizetan dago horretarako aukera, 10:00etatik 13:00etara, baina aurrez hitzordua eskatu behar da HAZ Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzuan.
Azkenean, erakusketa hiru hilabetekoa izango da, martxoaren 16an inauguratu baitzuten.
Menchu Gal aretoan jarri duten bosgarren erakusketa da Oteiza-Gal, eta aurtengo lehena.
Jorge Oteiza artistaren 31 marrazki ikus daitezke bertan (zazpi multzotan banatuta), eta zortzi eskultura. Horiek guztiak Nafarroako Altzuza herriko Jorge Oteiza Fundazio Museoak utzi ditu, erakusketa osatu ahal izateko.
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, Menchu Gal eta Jorge Oteiza artistak batu zituen loturarik handiena adiskidetasuna da, eta lurraldearekin, hots Irunekin, zuten harremana. Horrek definitzen du erakusketa. Izan ere, beren bizitzak eta ibilbide artistikoak oso ezberdinak izan ziren, baina biak bizi izan ziren hirian.
