Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Soroeta auzoko berritze lanak urte betean bukatu nahi ditu Udalak

Soroetaberri, Eguzkilore eta Ama Guadalupekoa inguruak, eta Donostia, Soroeta, Haizeleku eta Girizi kaleen berritze lanak erritmo onean doaz. Hala azaldu zuten herenegun goizean,Orsa eta Otegi-Gaztañaga enpresa eraikitzaileko eta Udaleko ordezkariek auzoko lanetara egin zuten bisita gidatuan. Otsailean hasi ziren Soroeta auzoa berritzen eta 2013ko maiatzerako bukatu nahi dute. Bost milioi euroko aurrekontuarekin, Orsa eta Otegi Gaztañaga enpresak dabiltza auzoa berritzen. Orain arte, Girizi kalea berritu dute, eta 35 aparkaleku jarri dituzte. Donosti kalea, beheranzko norabidean bukatzen ari dira, eta Soroetaberri kalea eta Ama Guadalupekoa berritzen dabiltza orain. Soroetaberriko parkea uztailaren erdialderako bukatu nahi dute. «Hasierako proiektua aldatu egin dugu. Gune berde eta zuhaitzak jarriko ditugu. Orain arte parkea ez zen asko erabiltzen, baina aurrerantzean gehiago erabiltzea espero dugu. Bizilagunentzako izango da bereziki», azaldu zuen, Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. Lanak bisitatzen zituzten bitartean, Kerejetak, bizilagunei edukitzen ari diren pazientzia «eskertu» die. «Oso obra handia da, ia kale guztiak daude obretan, eta horrek molestia handiak suposatzen ditu, soinua, hautsa… Baina bizilagunen jokaera oso egokia da, eta eskertu beharrean gaude. Hala ere, gogorarazi nahi nieke obra gune batean daudela, eta enpresak jarritako seinalizazioa errespetatu behar dela, bestela egoera arriskutsuak gerta daitezke». Oinezkoari lehentasuna Saneamendu sare banatzailea jartzen ari dira, izan ere, orain artekoak [...]

admin
Oarsoaldea
2012/06/07

Soroetaberri, Eguzkilore eta Ama Guadalupekoa inguruak, eta Donostia, Soroeta, Haizeleku eta Girizi kaleen berritze lanak erritmo onean doaz. Hala azaldu zuten herenegun goizean,Orsa eta Otegi-Gaztañaga enpresa eraikitzaileko eta Udaleko ordezkariek auzoko lanetara egin zuten bisita gidatuan.

Otsailean hasi ziren Soroeta auzoa berritzen eta 2013ko maiatzerako bukatu nahi dute. Bost milioi euroko aurrekontuarekin, Orsa eta Otegi Gaztañaga enpresak dabiltza auzoa berritzen. Orain arte, Girizi kalea berritu dute, eta 35 aparkaleku jarri dituzte. Donosti kalea, beheranzko norabidean bukatzen ari dira, eta Soroetaberri kalea eta Ama Guadalupekoa berritzen dabiltza orain.

Soroetaberriko parkea uztailaren erdialderako bukatu nahi dute. «Hasierako proiektua aldatu egin dugu. Gune berde eta zuhaitzak jarriko ditugu. Orain arte parkea ez zen asko erabiltzen, baina aurrerantzean gehiago erabiltzea espero dugu. Bizilagunentzako izango da bereziki», azaldu zuen, Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. Lanak bisitatzen zituzten bitartean, Kerejetak, bizilagunei edukitzen ari diren pazientzia «eskertu» die. «Oso obra handia da, ia kale guztiak daude obretan, eta horrek molestia handiak suposatzen ditu, soinua, hautsa… Baina bizilagunen jokaera oso egokia da, eta eskertu beharrean gaude. Hala ere, gogorarazi nahi nieke obra gune batean daudela, eta enpresak jarritako seinalizazioa errespetatu behar dela, bestela egoera arriskutsuak gerta daitezke».

Oinezkoari lehentasuna
Saneamendu sare banatzailea jartzen ari dira, izan ere, orain artekoak ez zituen euri urak eta ur beltzak banatzen. Bideak berrituko dituzte oinezkoari lehentasuna emanez. 230 aparkaleku jarriko dituzte, gaur egungo 235en aldean. «Uda garaian Soroetako futbol zelaiko aparkalekuak egun hauetan sortuko den aparkaleku beharra asetuko du», gehitu zuen, Javier Cabanasek, lanen arduradunak. Argiak aldatuko dituzte, eta kontsumo baxukoak jarriko dituzte. Gainera, lorategiak jarriko dituzte 150 zuhaitza landatuko dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.