Bidasoa taldearen izena jarriko diote bihar San Juaneko plazatxoari
Bihar desestaliko dute Bidasoa Eskubaloi Taldearen izena izango duen plazatxoaren plaka, taldearen 50. urteurrena ospatzeko antolatu duten Bidasoa Egunaren barruan. Maiatzeko osoko bilkuran ahobatez hartu zuten erabakia. Plazatxoa San Juan-Etxeandia er...
Bihar desestaliko dute Bidasoa Eskubaloi Taldearen izena izango duen plazatxoaren plaka, taldearen 50. urteurrena ospatzeko antolatu duten Bidasoa Egunaren barruan. Maiatzeko osoko bilkuran ahobatez hartu zuten erabakia. Plazatxoa San Juan-Etxeandia eremuaren antolamendu berriarekin sortu den gune berria da, Karrika Nagusiaren atzealdean dagoena. 13:30ean egingo dute ekitaldi ofiziala, eta Jose Antonio Santano alkatea eta Jose Angel Sodupe kirol klubeko presidentea bertan izanen dira.
Hori baino lehenago kalejira egingo dute Artalekutik bertaraino. 11:00etan Bidasoako jokalari historikoek partida jokatuko dute Artalekun, eta partida eta gero kalejiran joango dira San Juan aldera, lehenik, eta gero Uranzu pilotalekura; bertan herri bazkaria egingo dute dute. Udal Txistulari Bandak eta akordei taldeak parte hartuko dute kalejiran.
