Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gobernu taldeak herritarrekiko “gertutasuna” eta “norabide argia” nabarmendu ditu

Urtebete egin du Bilduk eta Ezker Batuak osatutako Udal Gobernu Taldeak agintean, eta sei hilabeterekin bezala, hamabi hilabeteen balantzea egin du. Denbora horretan, “gertutasunean oinarritutako eta norabide argi eta arduratsua duen gobernua” osatu dutela adierazi du Julen Mendoza alkateak. Herritarrekiko gertutasuna parte hartzean oinarritu dela iritzi dio. Ildo horretatik, “gainontzeko alderdiekin elkarrizketarako gaitasuna” izan duela esan du, eta baita herritarrekin ere. Era berean, herritarren erantzuna ere positibotzat jo du, “parte hartzea oso handia eta oso anitza” izan delako. Norabideari dagokionez, berriz, joan den abenduaren 3an Merkatuzarren esandakoa bete dutela adierazi du, hala nola, kultura eta ingurumen arloetan gehiago inbertituko zutela, eta gastu soziala mantendu egingo zutela. Hori aurrekontuetan islatu dela zehaztu du. Martxan jarritako proiektu batzuk ere gogorarazi ditu Mendozak. Kabia izan da nabarmendu duen bat, eta datozen hiru hilabetetan 50 inguru ekimen martxan jarriko dituztela jakinarazi du. Auzo elkarteekin izandako bilerak ere gogorarazi ditu. 1.500 lagunek parte hartu dute, eta horiek hiru hilabetean behin egiten dituzte. Ingurumena eta kultura Gobernu taldeak nabarmendu dituen bi sailei dagokionez, Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziaren arabera, aurten berak zuzentzen duen sailak 320.000 euroko aurrekontua izan du, “lehen ez zegoen tokian”. Egindako lanen artean gogorarazi ditu Ingurumen Aholku Kontseilua martxan jartzea, eta landa ingurua [...]

admin
Oarsoaldea
2012/06/08

Hamabi hilabeteen balantzea egin du Urtebete egin du Bilduk eta Ezker Batuak osatutako Udal Gobernu Taldeak agintean, eta sei hilabeterekin bezala, hamabi hilabeteen balantzea egin du. Denbora horretan, “gertutasunean oinarritutako eta norabide argi eta arduratsua duen gobernua” osatu dutela adierazi du Julen Mendoza alkateak. Herritarrekiko gertutasuna parte hartzean oinarritu dela iritzi dio. Ildo horretatik, “gainontzeko alderdiekin elkarrizketarako gaitasuna” izan duela esan du, eta baita herritarrekin ere. Era berean, herritarren erantzuna ere positibotzat jo du, “parte hartzea oso handia eta oso anitza” izan delako.

Norabideari dagokionez, berriz, joan den abenduaren 3an Merkatuzarren esandakoa bete dutela adierazi du, hala nola, kultura eta ingurumen arloetan gehiago inbertituko zutela, eta gastu soziala mantendu egingo zutela. Hori aurrekontuetan islatu dela zehaztu du.

Martxan jarritako proiektu batzuk ere gogorarazi ditu Mendozak. Kabia izan da nabarmendu duen bat, eta datozen hiru hilabetetan 50 inguru ekimen martxan jarriko dituztela jakinarazi du. Auzo elkarteekin izandako bilerak ere gogorarazi ditu. 1.500 lagunek parte hartu dute, eta horiek hiru hilabetean behin egiten dituzte.

Ingurumena eta kultura

Gobernu taldeak nabarmendu dituen bi sailei dagokionez, Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziaren arabera, aurten berak zuzentzen duen sailak 320.000 euroko aurrekontua izan du, “lehen ez zegoen tokian”. Egindako lanen artean gogorarazi ditu Ingurumen Aholku Kontseilua martxan jartzea, eta landa ingurua zaindu eta babesteko neurriak hartzea, besteak beste.

Kultura arloan ere “apustu berezia” egin dela adierazi du Irune Balentziaga zinegotziak. Sailak hartu duen norabidea “parte hartzean, kultur aniztasunean eta hiria egiteko beste modu batean” oinarritu dela azaldu du, eta zentzu horretan bi proiektu aipatu ditu: Kabia bera eta Irrien Lagunak. Herriko jaiei begira ere “benetako jai batzorde bat” osatu dela esan du. “Eztabaida handiak kontsentsura iristeko gaitasuna” izan duela gaineratu du. Berak gidatzen dituen beste bi arloetan, musika eskola eta euskaran, “norabidea falta” dela azaldu du, eta orain hausnarketa fase batean dauden arren, datorren urtean hasiko direla horiek lantzen.

Hala ere, oro har, krisiaren eraginpean daudela gogorarazi du Alazne Korta alkateordeak, eta ildo horretatik, herriari “ahalik eta zerbitzu onena ematen” saiatzen ari direla esan du, “baliabideak optimizatuz”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.