Hondarribia Errugbi Krosa egingo dute etzi
Etzi Hondarribia Errugbi Krosaren seigarren edizioa egingo dute. Goizeko 11:00etan hasiko da, eta hasiera eta helmuga Hondarribiko hondartzan egingo dute. Oztopo lasterketan Guadaluperaino iritsi behar dira eta hamaika kilometroko luzera dauka. Proban ...
Etzi Hondarribia Errugbi Krosaren seigarren edizioa egingo dute. Goizeko 11:00etan hasiko da, eta hasiera eta helmuga Hondarribiko hondartzan egingo dute. Oztopo lasterketan Guadaluperaino iritsi behar dira eta hamaika kilometroko luzera dauka. Proban parte hartu nahi dutenek Hondartza kiroldegia, Leyre Sport eta www.kirolprobak.com web gunean izena eman behar dute. Lasterketa dela eta, etzi ez dute Guadalupeko gotorlekuan bisita gidaturik egingo.
