Irungo Udal Euskaltegiak udako euskara ikastaroetarako izena emateko epea ireki du.
Irungo Udal Euskaltegiak udako euskara ikastaroetarako izena emateko epea ireki du. Uztailaren 2tik 27ra emango dituzte ikastaroak, hamasei urtetik gorakoentzat. Beka sistema baliatuko dute eta euskalduntze maila guztietan aritzeko aukera izango da, et...
Irungo Udal Euskaltegiak udako euskara ikastaroetarako izena emateko epea ireki du. Uztailaren 2tik 27ra emango dituzte ikastaroak, hamasei urtetik gorakoentzat. Beka sistema baliatuko dute eta euskalduntze maila guztietan aritzeko aukera izango da, eta titulo ofizialak ateratzeko beharra dutenentzat egokitutakoak ere izango dira. Hilaren 11tik 15era eman daiteke izena, bulegoko ordutegian: 10:30etik 13:30era, eta 16:30etik 18:30era. Informazio gehiagorako
Mailak: Euskalduntze maila guztiak, Mintza, Habe 1, 2 eta 3. (EGA) mailako titulo ofizialak prestatzeko ikastaroak.
