10:00etan hasi da Erdi Aroko Azoka

Hasiberria da Erdi Aroko Azoka. Artisauen eta jakien 80 postu jarri dituzte, eta tailerrak eta erakustaldiak ere izango dira. Hona gaurko egitaraua: Azoka. Artisauak, erakustaldiak, tailerrak, animazioa, jarduerak, lehiaketak eta erakusketak, 10:00eta...

Hasiberria da Erdi Aroko Azoka. Artisauen eta jakien 80 postu jarri dituzte, eta tailerrak eta erakustaldiak ere izango dira. Hona gaurko egitaraua:

  • Azoka. Artisauak, erakustaldiak, tailerrak, animazioa, jarduerak, lehiaketak eta erakusketak, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, Gune Historikoan.
  • Egur jokoak. Hondarribiko Saindua, Andoain, Donostia eta Urnietako gaztelekuen eskutik, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, Damarri plazan.
  • Antzerkia. Kasino Zaharra antzerki taldearen eskutik eta Esther espartzak idatzitako eta zuzendutako Egutegiko neskak, 18:00etan, Zuloaga Etxean.
  • Kontzertua. Miren bakarlariaren Laztantzen nauen eskua izeneko kontzertua, 21:00etan, Erreginaren Baluartean.

Hondarribiko 2012. Erdi Aroko Azoka izenburuko argazki lehiaketa ere martxan jarriko dute azoka bitartean. Aurten bildutako argazkiekin erakusketa egingo dute datorren urtean. Udalaren webgunean kontsulta daitezke lehiaketaren oinarriak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.