Tropical boy pop taldeak kontzertua emango du ostiralean Amaian
Ostiralean, hilaren 15an, Tropical boy taldearen kontzertua jasoko du Amaia Kultur Zentroak. Pop tradizionala eta egungo musika elektronikoa maite dutenentzako emanaldi aproposa da. Taldeak, gainera, zuzenekoak asko zaintzen ditu, eta musikariez gain (...
Ostiralean, hilaren 15an, Tropical boy taldearen kontzertua jasoko du Amaia Kultur Zentroak. Pop tradizionala eta egungo musika elektronikoa maite dutenentzako emanaldi aproposa da. Taldeak, gainera, zuzenekoak asko zaintzen ditu, eta musikariez gain (ahotsa, gitarra eta DJ-a), bi dantzarik parte hartzen dute Tropical boyren kontzertuetan. Sarrerak 10 euro balio du eta dagoeneko salgai jarri dituzte ohiko lekuetan.
Tropical boy talde irundarra da, kanta folklorikoetan oinarritutako musika egiten duena. Hainbat hizkuntzetan abesten dute, batez ere, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Orain arte disko bakarra kaleratu dute, Sonrisas y lagrimas izenekoa.