‘Xora’ filmaren proiekzioa eta egileekin eztabaida, gaur, Varietesen
Joan den larunbatean proiektatu zuten lehen aldiz Xora filma Varietes aretoan, baina gaur arratsaldekoa emanaldi beerezia izanen da. Izan ere, filmaren zuzendari Peio Cachenat, Ttittika Recalt gidoigilea eta Jeremie Garat soinu bandaren arduraduna bert...
Joan den larunbatean proiektatu zuten lehen aldiz Xora filma Varietes aretoan, baina gaur arratsaldekoa emanaldi beerezia izanen da. Izan ere, filmaren zuzendari Peio Cachenat, Ttittika Recalt gidoigilea eta Jeremie Garat soinu bandaren arduraduna bertan izanen dira, eta proiekzioaren ondorengo solasadian parte hartuko dute. Gaurko emanaldia 20:30ean hasiko da eta sarreraren prezioa bost eurokoa izanen da. Varieteseko emanaldiak frantsesezko azpitituloekin izanen dira.
Proiekzioaren aurretik filmari buruzko aurkezpena bat eginen dutela iragarri dute antolatzaileek: “Lan taldeak proiektuaren genesia urratsez urrats azalduko du, zinema-sorkuntzari buruzko xehetasun interesgarriak emanez. Recaltek euskararen aukera eta erabilera azpimarratuko du, filmean zehar agertzen diren off-eko ahotsen sorkuntza azalduko du, eta filmaren gai nagusia den idazkera literatura aipatuko du. Garat film-musikaren sortzeaz mintzatuko da, eta azalduko du zertan prozesu hau musika-sorkuntza orokorrez bestelako den. Hiruek filmazioa eta post-produzkioaren esperientzia kontatuko dute. Edozein momentutan, ikusleek galderak egiten ahalko dituzte”.
Eta, filma bukatuta, solasaldia izanen da Xora-ko arduradunekin, “baso baten inguruan”.