Ostiralean abiatuko dute hondartzako zaintza
Ostiral honetan hasiko da hondartza denboraldia Hendaian eta horretarako zaintza zerbitzuak abiatuko dituzte Ondarraitzen. Zerbitzu horiek Balea sokorri postuan eskainiko dituzte hasieran, eta uztailaren 1etik aurrera Dunba Harrietako postuan ere. Bale...
Ostiral honetan hasiko da hondartza denboraldia Hendaian eta horretarako zaintza zerbitzuak abiatuko dituzte Ondarraitzen. Zerbitzu horiek Balea sokorri postuan eskainiko dituzte hasieran, eta uztailaren 1etik aurrera Dunba Harrietako postuan ere. Baleakoak irailaren 15a arte iraungo du, eta Dunbetakoa abuztuaren 31 arte.
Zerbitzuak eskaintzen dituen Herriko Etxetik adierazi dutenez, zaintza ordutegia 11:00etatik 19:00etara izanen da. Ekainean hiru suhiltzailek eta zazpi herriko soroslek eginen dute lana, eta uztailean eta abuztuan zerbitzua indartuko dute: zazpi sorosle gehiago eta, azken urteetan bezala, lau CRS (Frantziako poliziak) jarriko dituzte.
Handiplage, uztailean eta abuztuan
Elbarrituentzako Handiplage zerbitzua, berriz, uztailaren 1etik abuztuaren 31 arte irekiko dute, sorospen zerbitzuaren ordutegi berarekin. Bi lagunek osatutako bi taldek eskainiko dituzte elbarrituentzako azpiegiturak; bikote bat goizez ariko da eta bestea arratsaldez.
