Pasaia Zero Zabor Taldeak bideo emanaldiak antolatu ditu
Errausketari ateak ixten izenburupean hiru bideo emanaldi antolatu ditu Pasaia Zero Zabor Taldeak. Garai bateko zaborraren kudeaketa, Europako ereduak, errauste planta beharko lukeen zabortegia, balorizazio energetikoa,… gai horiek eta beste asko...
Errausketari ateak ixten izenburupean hiru bideo emanaldi antolatu ditu Pasaia Zero Zabor Taldeak. Garai bateko zaborraren kudeaketa, Europako ereduak, errauste planta beharko lukeen zabortegia, balorizazio energetikoa,… gai horiek eta beste asko aztertzen dira barrutiz barruti erakutsiko duten bideoan. Horrez gain, bideo emanaldiaren ondoren, gaiari buruzko kezkak, galderak, azalpenak edo kritikak adierazteko aukera izango dela azaldu dute Pasaia zero Zabor taldeko kideek. Aldez aurretik ere, bada galderak luzatzerik, pasaiazz@gmail.com helbidera idatzita.
Bideo emanaldiak:
Donibane: hilak 13, 19:00etan Victor Hugon
Antxo: hilak 14, 19:00etan, Kultur Etxean.
San Pedro: hilak 14, 19:00etan, udal aretoan.
