VIII. Alabortza Eguna deitu dute larunbaterako (hilak 16)
Larunbatean (hilak 16) ospatuko dute Donibanen, VIII. Alabortza Eguna, ohi denez, festa, auzolana eta aldarrikapena uztartuz. 2005. urtena ekin zion Bonantza Auzo Elkarteak ekimen hau bultzatzeari, “Alabortzako txokoa atondu eta herritarrok erabiltzeko moduan jartzeko helburuz”. “Beste inora joan gabe”, herrian bertan gozatu nahi dute sanjuandarrek itsasoaz, bainuaz, eguzkiaz, lasaitasunaz… eta Alabortza horretarako toki aproposa eta aparta dela sinetsita daude. Azken urtetan hainbat aurrerapauso eman dira bizilagunen asmoetan, baina ez nahikoak. “Gauzak ez dira guk nahi bezain azkar mugitzen ari, eta azken udal hauteskundeek Udal Gobernuan ekarri dituen aldaketak ez du askorik lagundu finkatuta zegoen ibilbidean aurrera egiten eta, tamalez, parentesi moduko bat gertatu da”, kexatu dira. Hala ere, “azken hilabeteotan Alabortzaren gaia Udalaren barrunbeetan berriro ere mugitzen hasi dela” jakinarazi dute auzo elkartekoek eta datozen hilabeteetan Alabortzari behin betiko irtenbidea emateko norabidean” aurrerapausoak egingo direla uste dute. Zentzu horretan, mezu zuzena helarazi diote udalari: ” Pasaiako Udal Gobernuari eskatu nahi diogu Alabortza biziberritzeko proiektu hau bururaino eraman dezala eta beharrezko den azken bulkada luzamendutan ibili gabe eman diezaion”. Herritarrei ere luzatu diete deia, larunbatean Alabortzara igo eta hondartza eta inguruak txukuntzeko auzolanean ez ezik, festan parte har dezaten.
Larunbatean (hilak 16) ospatuko dute Donibanen, VIII. Alabortza Eguna, ohi denez, festa, auzolana eta aldarrikapena uztartuz. 2005. urtena ekin zion Bonantza Auzo Elkarteak ekimen hau bultzatzeari, “Alabortzako txokoa atondu eta herritarrok erabiltzeko moduan jartzeko helburuz”. “Beste inora joan gabe”, herrian bertan gozatu nahi dute sanjuandarrek itsasoaz, bainuaz, eguzkiaz, lasaitasunaz… eta Alabortza horretarako toki aproposa eta aparta dela sinetsita daude. Azken urtetan hainbat aurrerapauso eman dira bizilagunen asmoetan, baina ez nahikoak. “Gauzak ez dira guk nahi bezain azkar mugitzen ari, eta azken udal hauteskundeek Udal Gobernuan ekarri dituen aldaketak ez du askorik lagundu finkatuta zegoen ibilbidean aurrera egiten eta, tamalez, parentesi moduko bat gertatu da”, kexatu dira. Hala ere, “azken hilabeteotan Alabortzaren gaia Udalaren barrunbeetan berriro ere mugitzen hasi dela” jakinarazi dute auzo elkartekoek eta datozen hilabeteetan Alabortzari behin betiko irtenbidea emateko norabidean” aurrerapausoak egingo direla uste dute. Zentzu horretan, mezu zuzena helarazi diote udalari: ” Pasaiako Udal Gobernuari eskatu nahi diogu Alabortza biziberritzeko proiektu hau bururaino eraman dezala eta beharrezko den azken bulkada luzamendutan ibili gabe eman diezaion”.
Herritarrei ere luzatu diete deia, larunbatean Alabortzara igo eta hondartza eta inguruak txukuntzeko auzolanean ez ezik, festan parte har dezaten.

