Bixi-Bixik Iruñeara joateko autobusa antolatu du

Gaztelako tropek 1512. urtean Nafarroako Erresuma indarrez konkistatu zutela gogoratzeko ekitaldi nazionala deituta dago larunbaterako Iruñean. Bixi- Bixi elkarteak autobusa antolatu du hara joan nahi duen guztiarentzat. Autobuserako zerrendak Itziar...

Gaztelako tropek 1512. urtean Nafarroako Erresuma indarrez konkistatu zutela gogoratzeko ekitaldi nazionala deituta dago larunbaterako Iruñean. Bixi- Bixi elkarteak autobusa antolatu du hara joan nahi duen guztiarentzat. Autobuserako zerrendak Itziar eta Pari Berri tabernetan jarri dituzte. Larunbatean 09:00etan irtengo dira Donibanetik. Helduek 10 euro ordaindu behar dute autobus txartela eta haurrek debalde joan daitezke. Itzulera 20:00etarako iragarri dute. Bixi-Bixi elkarteko joaldunak ere joango dira Iruñera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.