Langaitz ikastolak kirol begiraleak behar ditu

kirol begiraleak behar ditu Langaitz Ikastolak

Langaitz Ikastolak datorren ikasturterako Eskola Kirola egitasmorako begiraleak behar dituela jakinarazi du. Begiraleek 16:00etatik 17:30era lan egin beharko dute eta ezinbestekoa izango dute euskara jakin eta kirol saioetan hura erabiltzea. Langaitz Ikastolan ikasitako lagunek lehentasuna izango dutela zehaztu dute ikastolako arduradunek, eta kirol titulazioak eta arloan esperientzia izatea kontuan hartuko dute, bestetik. Interesdunek, uztailaren 10a baino lehen Langaitz Ikastolako bulegora eraman, 186 posta kutxara korreoz bidali, edota gurasoak[a bildua]langaitz.com helbidera helarazi beharko dute curriculuma Langaitz Guraso Elkartea erreferentzia zehaztuta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.