Uholdeen kalteak oraindik konpondu gabe daudela salatu du Eguzkik

Azaroko uholdeek kalte ugari sortu zituzten, batik bat, ibaiaren ondoko auzoetan, eta oraindik, kalte guztiak ez direla konpondu salatu du Eguzki talde ekologistak. Sei hilabete horietan “kalte ekonomikoak konpontzeko bidean” jarri dituztela iritzi dio; ez, ordea, “ingurumenean sortutako kalteak”. Orduz geroztik Fanderian dagoen errotara doan erreka hustua dagoela azaldu du, eta auzoa eta Alcamporen artean zegoen presaren aztarnak ere ibaian jarraitzen dutela. Beharrezkotzat jo du kalteak konpontzea, “errekaren biotopoa bizirik irauteko”. Udaran ur emaria gutxituko dela arrazoituta, neurriak “lehenbailehen” hartzeko eskatu du.    

Uholdeen eragindako kalteak oraindik ez direla konpondu salatu du EguzkikAzaroko uholdeek kalte ugari sortu zituzten, batik bat, ibaiaren ondoko auzoetan, eta oraindik, kalte guztiak ez direla konpondu salatu du Eguzki talde ekologistak. Sei hilabete horietan “kalte ekonomikoak konpontzeko bidean” jarri dituztela iritzi dio; ez, ordea, “ingurumenean sortutako kalteak”.

Orduz geroztik Fanderian dagoen errotara doan erreka hustua dagoela azaldu du, eta auzoa eta Alcamporen artean zegoen presaren aztarnak ere ibaian jarraitzen dutela. Beharrezkotzat jo du kalteak konpontzea, “errekaren biotopoa bizirik irauteko”. Udaran ur emaria gutxituko dela arrazoituta, neurriak “lehenbailehen” hartzeko eskatu du.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.