Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Josu Vidal: «Aukerak badaude, baina kanporaketa horietan denetik gerta daiteke»

Hirugarren Mailara igotzeko bi partida jokatu dituzte zuri-gorriek, San Martin eta Bermeo taldeen kontra, eta biak irabazi. Josu Vidal (Pasai Antxo, 1984) Pasaia futbol taldeko kapitaina da. Beste taldeen emaitzen menpe dauden arren, baikorra da antxotarra. Bi partida jokatu eta biak irabazi. Indartsu ari zarete, ezta? Bai. Denboraldia luze xamarra egin den arren ondo iritsi gara bukaerara eta ilusioz heldu diogu azken txanpa honi. Orain zein da zehazki egoera Pasaiarentzat? Zer gertatu behar da Pasaia Hirugarren Mailara igotzeko? Ligan bigarrenak izan gara. Igoera promozioa jokatu dugu bizkaitar eta arabarren kontra eta bi partidak irabazi ditugu. Hala ere, honek ez digu igoera bermatzen, Hirugarren Mailan plaza eskuratu ahal izateko bi euskal taldek Bigarren B mailara igo beharko luketelako. Azken kanporaketa gainditu behar dute. Aukerak dituzuela uste duzu, edo zaila ikusten duzu? Aukerak badaude, baina kanporaketa horietan denetik gerta daiteke. Ea zorte pixka bat dugun. Hirugarren Mailara igoz gero, nola uste duzu moldatuko litzatekeela Pasaia? Beste maila handiago bat izango litzateke zentzu guztietan. Talde boteretsuak daude bertan, batez ere bizkaitarrak, diru asko mugitzen dutenak, eta zaila izango da horiei aurre egitea. Baina taldeak baditu horretarako argudioak. Zaleak primeran erantzuten ari dira. Pasaiaren 12. jokalaria al dira? Zalantzarik gabe. Etxeko partidatan, batez ere, [...]

admin
Pasaia
2012/06/14
Josu Vidal

Josu Vidal

Hirugarren Mailara igotzeko bi partida jokatu dituzte zuri-gorriek, San Martin eta Bermeo taldeen kontra, eta biak irabazi. Josu Vidal (Pasai Antxo, 1984) Pasaia futbol taldeko kapitaina da. Beste taldeen emaitzen menpe dauden arren, baikorra da antxotarra.
Bi partida jokatu eta biak irabazi. Indartsu ari zarete, ezta?

Bai. Denboraldia luze xamarra egin den arren ondo iritsi gara bukaerara eta ilusioz heldu diogu azken txanpa honi.
Orain zein da zehazki egoera Pasaiarentzat? Zer gertatu behar da Pasaia Hirugarren Mailara igotzeko?

Ligan bigarrenak izan gara. Igoera promozioa jokatu dugu bizkaitar eta arabarren kontra eta bi partidak irabazi ditugu. Hala ere, honek ez digu igoera bermatzen, Hirugarren Mailan plaza eskuratu ahal izateko bi euskal taldek Bigarren B mailara igo beharko luketelako. Azken kanporaketa gainditu behar dute.

Aukerak dituzuela uste duzu, edo zaila ikusten duzu?

Aukerak badaude, baina kanporaketa horietan denetik gerta daiteke. Ea zorte pixka bat dugun.
Hirugarren Mailara igoz gero, nola uste duzu moldatuko litzatekeela Pasaia?

Beste maila handiago bat izango litzateke zentzu guztietan. Talde boteretsuak daude bertan, batez ere bizkaitarrak, diru asko mugitzen dutenak, eta zaila izango da horiei aurre egitea. Baina taldeak baditu horretarako argudioak.
Zaleak primeran erantzuten ari dira. Pasaiaren 12. jokalaria al dira?

Zalantzarik gabe. Etxeko partidatan, batez ere, beraien laguntza ezinbestekoa izan da denboraldian zehar. Promozioko lehen partidan Don Bosco goraino bete zen eta Bermeokoa izugarria izan zen. Herri txiki bateko taldea animatzera hainbeste jende hurbiltzea pozgarria izan zen guretzat, eta beraiek ere ondo pasa zutela antzematen zen. Guztiei eskerrak eman nahi dizkiet.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.