Aurrera jarraitzen du Joakin Etxeberria XIX. Pala Memorialak, eta datorren astean ere partidak jokatuko dituzte Fanderiako pilotalekuan pala motzean eta pala motzean elite mailan. Honakoak dira partidak. Astelehenean, 20:30ean, pala motzean J. Unanue-...
Zumardian saskibaloizaleen topagune bihurtuko da hilaren 30ean (larunbata). Oiarso Saskibaloiak II. 3×3 txapelketa antolatu du egun horretarako, eta hainbat adinetako kirolariek jokatu ahal izango dute. Aurretik, ordea, izena eman behar da, eta ho...
udaltzain laguntzaileak kontratatzeko deialdia
Udal Gobernu Taldeak agintean eman duen urtearen balorazioa egin ostean, PSE-EEk ere bere irakurketa egin du, eta adierazi duenez, “Bilduk aurkeztutako hobekuntzen %90 sozialistek martxan jarri edo zuzendutako proiektu eta lanei dagozkie”. Hala nola, Kaputxinoetako igerilekuak, Gaztañoko Babes Ofizialeko 30 etxebizitzak eta Lurraldebus txartela ezartzea aipatu ditu. Gobernu taldeak nabarmendutako parte hartzeari dagokionez, “auzo elkarteekin bildu izanaz harro daude, lehen egingo ez balitz bezala”, aipatu du PSE-EEk. Gaineratu duenez, ez du jakin ahal izan bizilagunen eskaerak bete dituzten ala ez, “nahiz eta informazio hori talde politiko guztiek eskatu dugun”. Maila ekonomikoan, berriz, gobernu taldearen kudeaketak Oarsoaldea baliabiderik gabe utzi duela iritzi dio PSE-EEk, “udalak krisiaren kontra duen tresna eraginkorrena”. Ildo horretatik, enpleguaren egoera konpontzeko “oraingoan hitza betetzea eta elkarrekin talde guztiak batera lan egitea” espero du. Herri Biziaren gainean ere jardun da, eta hori “gainontzeko talde politiko guztiak baztertuz” sortu duela adierazi du. Ildo horretatik, “publizitatean, plan estrategikoetan eta hondakinen ikerketetan 300.000 euro” gastatu dituela adierazi du PSE-EEk, eta Errenteriako biztanleek benetan behar ez dituzten lehentasuntzat jo ditu.
Udal Gobernu Taldeak agintean eman duen urtearen balorazioa egin ostean, PSE-EEk ere bere irakurketa egin du, eta adierazi duenez, “Bilduk aurkeztutako hobekuntzen %90 sozialistek martxan jarri edo zuzendutako proiektu eta lanei dagozkie”. ...
Euskara Departamentuak jakinarazi duenez, Solas Jolas ekimenean izena eman duten haurren gurasoekin bilera egingo dute, gaur. Oiasso museoko hitzaldi aretoan bilduko dira. Bi txanda zehaztu dituzte: lehenengoa 17:30ean, Belaskoeneara, Dunboa LHIra eta ...
450 gramo heroina zituen 44 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Pasaian. Trintxerpeko aterpean zegoen ostatu hartuta. Hango pertsonalak atzeman zuen droga, eta Ertzaintzari eman zion abisua. Aterpera bueltan Ertzaintzak atxilotu zuen 44 urteko gizona....
Bere kontrako zentsura mozioaren aurrean, Jaun Carlos Alduntzinen adierazpenak
Joan den asteazkenean (hilak 13), Arizabalo jauregian topaketa bat antolatu zuen Udalak jatorri ezberdinetako guraso taldeekin. Guztiak elkarrekin aritu dira ikasturtean zehar Jatorri askotarikoak, herri bakarra izeneko egitasmoan. “Etorrerarako, harrerarako, kokapenerako eta elkarbizitzarako” programa da Jatorri askotarikoak, herri bakarra programa eta Gizarte Ekintza Saileko eta Aniztasuna eta elkarbizitzako zinegotzigoek bultzatu dute. Egitasmo horren barruan, jatorri askotako gurasoentzako bi laguntza talde sortu dira. Udaleko iturriek azaldu dutenez, “helburua jabekuntza bultzatzea da, eta seme-alaben hezkuntzan laguntza ematea”. Era berean, “familiaren barruan emakumearen rola zein den aztertzea, eta migrazio-prozesuaren kultura arteko talka lantzea”. Asteazkeneko topaketan alkateak pare hartu zuen, udaleko teknikariekin batera, ikasturteari amaiera emateko. Pasaiako haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko udal-plana aurkeztu zieten topaketa parte hartu zuten lagunei.
Astelehenean, Kontseiluko kide Maita Inda Pasai Antxoko Txirrita euskaltegian izango da. Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren harira antolatu dute hitzaldia AEK euskaltegikoek. Ekitaldia irekia izango da, eta iragarri dutenez, “euskaltegiko ikasle ...
Erakusketa berriak estreinatu dituzte Xenpelar Etxean eta Merkatuzarren, udalak adierazi duenez. Madalena kaleko etxean, Maribel Lopezen akuarelak ikusteko aukera izango da hilaren 22ra bitartean (ostirala). Xenpelar Etxean astelehenetik ostiralera dag...
Tip Tap Clap Elkarteak uztailean ikastaro trinkoak emango ditu. Hainbat maila eskainiko dituztela jakinarazi dute. Horrela, bost egunez jarraian emango dituzte dantza eskolak (hil horren 16tik 20ra). Klase bakoitza ordu eta erdikoa izango da. Celine Ur...
Urteetan bake epaile izandako Jose Ramon Sistiaga ‘Kaxero’ omendu egingo dute hilaren 23an. “Pasai Donibaneko herriari, egunez egun eta urtez urte eskainitako lanaren esker onez” egingo diote aitortza herritarrek eta lagunek.Besteak beste herri bazkaria antolatu dute. Bazkarirako txartelak 25 euroan eros daitezke Itziar, Ganbara, Arkupe Berri, Bea estankona eta Patxikun eros daitezke. Bazkarirako 300 lagun inguru espero dituzte. Omenaldia Karrakela komandoak antolatu du, Bixi-xibi, Yola, Itsas Mendi, Izkiro, Usoa, Albaola, San Juan Arraun Elkartea, ZUGOI, Miren Etxenike eta Etxekar eta merkatarien elkarteen laguntzaz. Honatx egitaraua: 12:00: Kalejira, Meipitik Santiago plazara, Kaxerorekin eta zanpantzarrekin. 12:30: Omenaldia Santiago plazan. Aurreskua, txalaparta… ondoren zikiro jatea eta salda, piperrada, euskal pastela, ardoa, ura eta kafea.