Klake ikastaro trinkoak emango dituzte uztailean
Tip Tap Clap Elkarteak uztailean ikastaro trinkoak emango ditu. Hainbat maila eskainiko dituztela jakinarazi dute. Horrela, bost egunez jarraian emango dituzte dantza eskolak (hil horren 16tik 20ra). Klase bakoitza ordu eta erdikoa izango da. Celine Ur...
Tip Tap Clap Elkarteak uztailean ikastaro trinkoak emango ditu. Hainbat maila eskainiko dituztela jakinarazi dute. Horrela, bost egunez jarraian emango dituzte dantza eskolak (hil horren 16tik 20ra). Klase bakoitza ordu eta erdikoa izango da. Celine Urzaiz elkarteko kideak adierazi duenez, bost egun jarraian izango dira eskolak, “memorian fresko gordetzen delako ikasitakoa”.
Ikastaroetan teknika eta koreografia ikasiko dituzte, eta ondoren praktikan jarriko dute dantza batekin. Goizez edo arratsaldez egin daitezke ikastaroak (goizean egitea gomendatzen dute, “energia gehiago dagoelako”).
Izena eman nahi dutenek 630 70 55 94 telefono zenbakira dei dezakete, edo tiptapclaps[abildua]hotmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali. Bertan bakoitzak noiz joan ahal duen esan behar da, eta klakea dantzatzeko zapaten talla esan, uzteko duten jakin dezaten. Ikastaroak 55 euro balio du.
Esan dutenez, ekainaren bukaeran jakinaraziko dituzte datak.