UDA kirol jardueretan hamalau kirol taldek parte hartuko dute
UDA udako kirol kanpainan hiriko hamalau kiro elkartek parte hartuko dute. Kanpainaren helburua da 3-16 adin tarteko haur eta gazteek udan euren gustukoen duten kirol jarduera egin ahal izatea. Uztailean eta abuztuan egingo dituzte harduera horiek guztiak, eta horien berri zehatza izateko Irungo Udalaren webgunera jo behar dute interesdunek. Aurten, berritasun bezala, Ayamendi taldeak gimnastika erritmikoko ikastaroak emango ditu. Jarraian dagoen zerrendan daude UDA 2012n parte hartuko duten kirol elkarteak: Santiagotarrak KE. Arraunketa eta piraguismo ikastaroak antolatuko ditu Erroibide SE. Saskibaloiko hastapen ikastaroa antolatuko du Azken Portu kiroldegian. Bidasoa Atletiko Taldea. Atletismo saioak egingo dituzte, Plaiaundin. Ramuntxo Trinkete. Paleta goma ikastaroa emango dute, Artalekun. Bidasoa KE. Eskubaloiaren campusa egingo dute, Artalekun eta Urantzun. Real Union, Mariño eta Behobia futbol taldeak. Futbol ikastaroak egingo dituzte Galen, Ugalden eta Artian, hurrenez hurren. Leka Enea Mahai Tenis Elkartea. Hirubide ikastetxeko gimnasioan mahai tenis jarduerak prestatuko ditu. Txingudi Tenis Kluba. Tenis, padel eta igeriketa ikastaroak emango ditu bere instalazioetan. Ayamendi Kluba. Gimnastika erritmikoko eskolak emango dituzte, Artalekun. Central Surf Eskola. Hendaiako hondartzan surf ikastaroak emango dituzte. Jaizubia Hipika Taldea. Zaldiketa ikastaroak emango ditu bere instalazioetan. Irun Rugby Taldea. Plaiaundin egingo dituzte jarduerak.
UDA udako kirol kanpainan hiriko hamalau kiro elkartek parte hartuko dute. Kanpainaren helburua da 3-16 adin tarteko haur eta gazteek udan euren gustukoen duten kirol jarduera egin ahal izatea. Uztailean eta abuztuan egingo dituzte harduera horiek guztiak, eta horien berri zehatza izateko Irungo Udalaren webgunera jo behar dute interesdunek.
Aurten, berritasun bezala, Ayamendi taldeak gimnastika erritmikoko ikastaroak emango ditu. Jarraian dagoen zerrendan daude UDA 2012n parte hartuko duten kirol elkarteak:
- Santiagotarrak KE. Arraunketa eta piraguismo ikastaroak antolatuko ditu
- Erroibide SE. Saskibaloiko hastapen ikastaroa antolatuko du Azken Portu kiroldegian. Bidasoa Atletiko Taldea. Atletismo saioak egingo dituzte, Plaiaundin.
- Ramuntxo Trinkete. Paleta goma ikastaroa emango dute, Artalekun.
- Bidasoa KE. Eskubaloiaren campusa egingo dute, Artalekun eta Urantzun.
- Real Union, Mariño eta Behobia futbol taldeak. Futbol ikastaroak egingo dituzte Galen, Ugalden eta Artian, hurrenez hurren.
- Leka Enea Mahai Tenis Elkartea. Hirubide ikastetxeko gimnasioan mahai tenis jarduerak prestatuko ditu.
- Txingudi Tenis Kluba. Tenis, padel eta igeriketa ikastaroak emango ditu bere instalazioetan.
- Ayamendi Kluba. Gimnastika erritmikoko eskolak emango dituzte, Artalekun.
- Central Surf Eskola. Hendaiako hondartzan surf ikastaroak emango dituzte.
- Jaizubia Hipika Taldea. Zaldiketa ikastaroak emango ditu bere instalazioetan.
- Irun Rugby Taldea. Plaiaundin egingo dituzte jarduerak.

