Etziko Musikaren Egunean jasoko du Manuel Lekuona Saria Ansorenak
AMA Berripaperak, 5. zenbakian, otsailean, Manuel Lekuona Saria Jose Luis Ansorena Andra Mari Abesbatzaren sortzaileak jasoko duela iragarri zuen. Orain, berriz, sari hori noiz jasoko duen jakinarazi du: etzi, Musikaren Nazioarteko Egunean, Gipuzkoako ...
AMA Berripaperak, 5. zenbakian, otsailean, Manuel Lekuona Saria Jose Luis Ansorena Andra Mari Abesbatzaren sortzaileak jasoko duela iragarri zuen. Orain, berriz, sari hori noiz jasoko duen jakinarazi du: etzi, Musikaren Nazioarteko Egunean, Gipuzkoako Foru Aldundian.
Sari hori Eusko Ikaskuntzak ematen du, eta 1983an sortu zuten euskal kulturako pertsonei euren lana aitortzeko. Etzi, beraz, Remigio Mendibururen eskultura jasoko du. Aurretik sari bera jaso dute Jorge Oteizak, Justo Garate, Menchu Gal eta Montxo Armendarizek, besteak beste.
