Ttur-tturrek, udalak eta bertso eskolak antolatu dute, Euskaltzaleon Bilgunearen 10. urteurrenaren harira Etzi, Gazta zati bat dokumentala ikusteko aukera izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian, doan. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Oiartzungo Bertso Eskolak eta Oiartzungo Udalak antolatu dute emanaldia, Ttur-tturren 10. urteurreneko egitarauaren barruan. Ttur-tturrek zehaztu duenez, «autodeterminazio eskubidea, burujabetza politikoa ardatz du dokumentalak, eta Idiazabalgo herria, eta Idiazabalgo gazta protagonista dira, besteak beste, dokumentalean». Euskaraz egindako dokumentala izateaz gain, «burujabetza politikoaren aldeko urratsak egitea hizkuntza burujabetza lortzeko aurrerapausoa» direla iritzi dio Ttur-tturrek. Dokumentala amaitzean solasaldia izango da Jon Maia zuzendariarekin. 10. urteurrena eta elkarlana Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea hainbat ekintza antolatzen ari da, 10. urteurrena ospatzeko: urteurrenerako irudia, Facebookeko kontua, barne gogoeta, Sagardo Eguneko txotxa, Gartxot filmaren emanaldia… Bestalde, Ttur-tturrek hainbat egitasmo lantzen ditu Oiartzunen, horien artean Euskara Elkartera egitasmoa, «elkarteetan euskararen erabilera indartzea helburu duena». Egitasmoko elkarteei gonbita egin die Ttur-tturrek urteurreneko ospakizunetan, «ekarpenak egiteko, eta elkarlanean ekintzak antolatzeko». Gonbidapen horren lehen emaitza da etziko film emanaldia Oiartzungo Bertso Eskolarekin batera antolatu izana: «Izan ere, elkarte hori egitasmoko kide da eta elkarte eredugarria da, euren jarduna euskaraz egiten dutelako». Parrandako abestien CDa osatu nahi du Ttur-tturrek Udari begira, parrandarako abestien CDa osatzeko asmoa du Ttur-tturrek, eta horretarako lehiaketa jarri du [...]
Maizago izango dira topoak Oiartzun eta Donostia artean, udan. Dagoeneko udako ordutegia jarri du martxan EuskoTrenek. Hala, larunbat, igande eta jai egunetan, Amara eta Oiartzun arteko trenak 15 minuturo izango dira: 15:15etik 21:15era Amaratik Oiartzunera, eta 15:50etik 21:50era, alderantzizko norantzan.
Udaleku irekietan parte hartuko duten haurren gurasoei zuzendutako bilera egingo dute bihar, 17:00etan, udaletxeko areto nagusian. Ttirukiko arduradunek (antolatzaileek) gurasoei uztaileko udaleku irekien gaineko azalpen guztiak emango dizkiete: plangi...
Ikasturtea amaitzeko, aurten Eskolatik Kaleraren ekimena ez da jaia izango, topaketa baizik. Hala, gaur, Eskolatik Kalera I. Topaketa aurkeztu du Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak. “Egitasmoa bera indartu eta ekimen berriekin osatze aldera, eta...
Bernat Etxepare autoentzat ireki dute eta hala, Portuko lanen bigarren zatia bukatu dute: Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleak. Bigarren zati hau irailean hasi ziren berritzen, eta aurreikusitakoa baino bi aste lehenago bukatu dituzte berritze lanak. Gauzatzeko 2,7 milioi euroko aurrekontua erabili dute. Euri urak eta ur beltzak banatu eta bi kaleak berritu dituzte, oinezkoari lehentasuna emanez. Espaloi zabalagoak jarri dituzte eta bizilagunek hala eskatuta, aparkalekuak ilaran jarri dituzte. Eserleku berriak eta kontsumo baxuko argiak jarri dituzte. Bigarren fasea bukatuta, kaleetan aldaketak egin dituzte. Portua auzotik ateratzeko, Bernat Etxepare kaleak noranzko bakarra izango du. Portuan sartzeko aldiz, eskuinera bira egin behar da Irun kalerantz, Roteta jatetxearen parean, eta Bidasoa ibilbidetik jarraitu behar da, Matxin Artzu kalera iritsi arte. Irailean hirugarren zatia Portuko lanen lehenengo zatian Almirante Alonso kalea eta honen hiru perpendikularrak berritu zituzten: Domingo Egia, Irailak Zazpi eta Beleztarren Markes kaleak eta Portua auzoko lanekin bukatzeko hirugarren fasea irailean hasiko dute, eta Itsasargi eta Zuloaga kaleak berrituko dituzte. Orain arte egin duten bezala, euri urak eta ur beltzak banatu eta bi kaleak berrituko dituzte. Oinezkoari lehentasuna emateko espaloi zabalagoak egingo dituzte, eserleku berriekin, eta kontsumo txikiko argiekin. Kaleen itxura Almirante Alonso kalearen antzekoa izango da. Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako [...]
Udako denboraldirako prestatzen ari da pixkanaka herria eta Sabino Arana kaleko igogailuak eta Portua auzoa Donostia kalearekin elkartzen dituzten eskailera mekanikoek udako ordutegia izango dute, irailaren 15a arte. Astelehenetik igandera goizeko zazpietatik gaueko ordubatetara izango dira martxan bi zerbitzuak. Hala, zerbitzua bi orduz luzatuko dute egunean, eta zerbitzua gaueko hamaiketan bukatu ordez, ordubatetan bukatuko dute.
Leporatzen dizkiotenak ez dira ezagutzen, sumarioa sekretupean dagoelako, eta operazio zabalik. Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Antxon. Operazioa gaur goizean izan da, Axular plazan. Polizia han bertaratu, atxilotutakoaren etxebizitza miatu, eta handik hainbat materiala eramatearekin batera etxeko jabea atxilotuta eraman dute. Lekukoek adierazi dutenez, ordenagailu bat eraman du Guardia Zibilak.
Aurtengo xanistebanak Eneko Salaberriaren kartelak iragarriko ditu, hala erabaki du epaimahaiak, lehiaketara aurkeztutako 42 lanak jaso ondoren. Horien arteko 14 haurrek egindakoak dira. Hauen arteko onenak, Margosoro eskolan 2012/2013 ikasturterako matrikula dohainik irabazi du.
Lezoko Jai Batzordeak bilera egingo du gaur arratsaldean, udaletxeko pleno aretoan. 19:30ean hasiko da bilera, eta bertan santakrutzak prestatuko dituzte. Horrez gain, eskatu dute jaietako proposamenak gaur eguerdirako aurkez ditzatela herritarrek, uda...
Ostegunean bluesik onena entzuteko aukera izango da De Cyne Reynan Edu Manazas & Whiskey Tren Madrilgo taldearekin. Kontzertua 22:30ean hasiko da eta dohainik da. Ibilbide luzeko laukotea da, eta askok Espainiako Estatuko blues talderik onena dela diote. 1.300 emanaldi egin ditu, eta jaialdirik esanguratsuenetan parte hartu dute: Kordobatik hasi eta Hondarribiraino. Maila handiko artistekin jo dute: Johnny Winter, Lurrie Bell, Sonny Rhodes, Skeeter Brandon, John Primer, Phil Guy, Phillip Walker, Tony Coleman, John Myall, Mojo Bufford eta Raimundo Amador.
Lau gai hartuko dituzte hizpide bihar goizean, Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan. Batetik, Pasai San Pedroko arrandegi berriaren behin betiko diseinuaren gainekoak erabaki behar dituzte. Jakina denez, Udalak eta Portuak desadostasunak ditu...
Pasaia-Lezo Lizeoko Lehen Hezkuntzako ikasleek primeran pasatu zuten iragan ostiralean. Kulki-ko partaideekin bisita jaso zuten eta primeran pasatu zuten herri kirol probetan. Euskaraz jolastea eta ongi pasatzea izan zen ekintzaren helburua, baita txikienek landa edo nekazaritza eremuko tresnak ezagutzea ere.