Portua auzora autoarekin sartzeko Bidasoa ibilbidetik egin behar da aurrerantzean
Bernat Etxepare autoentzat ireki dute eta hala, Portuko lanen bigarren zatia bukatu dute: Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleak. Bigarren zati hau irailean hasi ziren berritzen, eta aurreikusitakoa baino bi aste lehenago bukatu dituzte berritze lanak. Gauzatzeko 2,7 milioi euroko aurrekontua erabili dute. Euri urak eta ur beltzak banatu eta bi kaleak berritu dituzte, oinezkoari lehentasuna emanez. Espaloi zabalagoak jarri dituzte eta bizilagunek hala eskatuta, aparkalekuak ilaran jarri dituzte. Eserleku berriak eta kontsumo baxuko argiak jarri dituzte. Bigarren fasea bukatuta, kaleetan aldaketak egin dituzte. Portua auzotik ateratzeko, Bernat Etxepare kaleak noranzko bakarra izango du. Portuan sartzeko aldiz, eskuinera bira egin behar da Irun kalerantz, Roteta jatetxearen parean, eta Bidasoa ibilbidetik jarraitu behar da, Matxin Artzu kalera iritsi arte. Irailean hirugarren zatia Portuko lanen lehenengo zatian Almirante Alonso kalea eta honen hiru perpendikularrak berritu zituzten: Domingo Egia, Irailak Zazpi eta Beleztarren Markes kaleak eta Portua auzoko lanekin bukatzeko hirugarren fasea irailean hasiko dute, eta Itsasargi eta Zuloaga kaleak berrituko dituzte. Orain arte egin duten bezala, euri urak eta ur beltzak banatu eta bi kaleak berrituko dituzte. Oinezkoari lehentasuna emateko espaloi zabalagoak egingo dituzte, eserleku berriekin, eta kontsumo txikiko argiekin. Kaleen itxura Almirante Alonso kalearen antzekoa izango da. Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako [...]
Bernat Etxepare autoentzat ireki dute eta hala, Portuko lanen bigarren zatia bukatu dute: Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleak. Bigarren zati hau irailean hasi ziren berritzen, eta aurreikusitakoa baino bi aste lehenago bukatu dituzte berritze lanak. Gauzatzeko 2,7 milioi euroko aurrekontua erabili dute.
Euri urak eta ur beltzak banatu eta bi kaleak berritu dituzte, oinezkoari lehentasuna emanez. Espaloi zabalagoak jarri dituzte eta bizilagunek hala eskatuta, aparkalekuak ilaran jarri dituzte. Eserleku berriak eta kontsumo baxuko argiak jarri dituzte.
Bigarren fasea bukatuta, kaleetan aldaketak egin dituzte. Portua auzotik ateratzeko, Bernat Etxepare kaleak noranzko bakarra izango du. Portuan sartzeko aldiz, eskuinera bira egin behar da Irun kalerantz, Roteta jatetxearen parean, eta Bidasoa ibilbidetik jarraitu behar da, Matxin Artzu kalera iritsi arte.
Irailean hirugarren zatia
Portuko lanen lehenengo zatian Almirante Alonso kalea eta honen hiru perpendikularrak berritu zituzten: Domingo Egia, Irailak Zazpi eta Beleztarren Markes kaleak eta Portua auzoko lanekin bukatzeko hirugarren fasea irailean hasiko dute, eta Itsasargi eta Zuloaga kaleak berrituko dituzte. Orain arte egin duten bezala, euri urak eta ur beltzak banatu eta bi kaleak berrituko dituzte. Oinezkoari lehentasuna emateko espaloi zabalagoak egingo dituzte, eserleku berriekin, eta kontsumo txikiko argiekin. Kaleen itxura Almirante Alonso kalearen antzekoa izango da.
Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak, beharrezko proiektua dela adierazi du, “ia Portu erdia berriritartu dugu, eta uste dugu bide onean goazela. Bigarren zati hau eredugarria izan da, izan ere erdiguneko kalea izanik enpresa eraikitzaileak oso lan ona egin du eta bizilagun, merkatari eta erabiltzaileek jarrera bikaina izan dute, pazientzia eta erantzukizun ederra azaldu dutelarik”.