Lonja berria hizpide biharko Portuko administrazio kontseiluan
Lau gai hartuko dituzte hizpide bihar goizean, Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan. Batetik, Pasai San Pedroko arrandegi berriaren behin betiko diseinuaren gainekoak erabaki behar dituzte. Jakina denez, Udalak eta Portuak desadostasunak ditu...
Lau gai hartuko dituzte hizpide bihar goizean, Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan. Batetik, Pasai San Pedroko arrandegi berriaren behin betiko diseinuaren gainekoak erabaki behar dituzte. Jakina denez, Udalak eta Portuak desadostasunak dituzte gai honen inguruan. Bihar argituko dute horiek gainditu diren ala ez.
Gai zerrendan ageri den beste gaia, kanpo kaiaren ingurumen txostenari aurkeztutako alegazioei erantzuteko txostena da. Portu Agintaritzak txostena aurkeztuko du eta Administrazio Kontseiluak oniritzia eman beharko dio aurrera aterako bada.
Horrez gain, azken hiru hilabeteetan Portuko trafikoak izan duen bilakaera jakinaraziko dute, eta azkenik, Iberdrolaren zentral termikoaren itxierak Portuan izango duen eragina baloratuko dute.