Rodriguezek eta Benaventek irabazi dute Kayak Txapelketa
Pasaitar ordezkaritzak oso emaitza txukunak lortu zituen herenegun Zumaian jokatutako Gipuzkoako lehian Fin aritu dira pasaitarrak Zumaian jokatutako Gipuzkoako Itsas Kayakeko Txapelketan. Sprinter modalitate nagusian, gizonezkoen K-1 proban, Trintxerp...
Pasaitar ordezkaritzak oso emaitza txukunak lortu zituen herenegun Zumaian jokatutako Gipuzkoako lehian
Fin aritu dira pasaitarrak Zumaian jokatutako Gipuzkoako Itsas Kayakeko Txapelketan. Sprinter modalitate nagusian, gizonezkoen K-1 proban, Trintxerpeko Donostiako Kayak taldeko Lander Rodriguezek irabazi zuen, eta Aritz Araneta taldekidea izan zen bigarrena, estropada bikaina osatuz.
Emakumeen K-1ean, aldiz, talde bereko Ainara Benavente izan zen lehena. Lan bikaina egin zuen Benaventek, Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeen lehen K-2a nagusitasunez mendean hartuz. Kayak tradizionalen modalitateko gizonezko guztien aurretik helmugaratu zen Benavente.
Beteranoetan, Pasaia Kayak taldeko Txema Yarza bosgarrena izan zen.
Kayak tradizionalen modalitatean, aldiz, beteranoen sailkapenean, Patxi Benavente bigarrena izan zen.
Taldekako sailkapenean, 3. postua lortu zuen Zumaian Donostia Pasaia Kayak taldeak.
