
Ikasturteari agur esango dio etzidamu Eskolatik Kalera ekimenak, eta hori ospatzeko aurten, jaia beharrean, topaketa egingo dute. Hamar urtez jaia egin ostean, aurten hori baino xumeagoa izango den ekitaldiarekin amaituko dute ikasturtea, “egitasmoa bera indartu eta ekimen berriekin osatze aldera, eta garaiak ere hala eskatzen dutelako”, zehaztu du Lau Haizetara elkarteak, ekimenaren antolatzaileak. Atzo aurkeztu zuen Eskolatik Kalera I. Topaketa, eta prestatu duten egitarauaren berri eman zuten: Altxorraren Bila jolasarekin hasiko dute goiza. Bertan, haur zein gurasoek parte hartu ahal izango dute, eta lau taldetan banatuko dituzte. Hori amaitutakoan altxorraz gozatu ahal izango dute. Ondoren, berriz, tailerrekin hasiko dira: txapak, karetak, gatz koloreztatuarekin botilak, eta txikienek ere margoketa egin ahal izango dute. Ekimen guztiak Lau Haizetara eta Merkatuzarren aurreko plazan egingo dituzte. Elkarteak gaineratu duenez, datorren urtera begira topaketa, guraso, ikastetxe, elkarte eta haur zein gazteen artean diseinatzea da helburua. Hain zuzen, jaia antolatzera bideratzen zen diruarekin Kuadrillategi egitasmoa martxan jarri du Lau Haizetarak, DBH 1. eta 2. mailako haurrei zuzendutakoa. Maiatzean hasi zuten, eta etzi amaituko da. Datorren ikasturtean ere jarraituko dute ekimenarekin, baina DBH 3. eta 4. mailetara zabaldu nahi dute. Egitaraua 09:30. Hasiera 10:00. Altxorraren Bila. 11:00. Altxorra ezagutzea. 11:30. Tailerrak.

Floren Aoiz historialariak Gipuzkoa versus Nafarroa goiburuko hitzaldia emango du bihar Urdanibiako Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan, 19:30ean. Historia ofizialak gipuzkoarrak eta nafarrak etsai bezala aurkeztu dituela azalduko du Aoizek, eta horret...

Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak diru laguntza lerro berri bat atera du aurten, «Irungo herritarren lehen mailako premiei erantzuteko». Esaterako, “krisialdi gogorreko egoera honetan, jendea janariz, arropaz eta abarrez hornitzeko” ...

Andra Mariren abesbatzek (Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri) kurtso bukaerako kontzertua emango dute, etzi, 20:00etatik aurrera, Fatimako Andra Mariren elizan. Imanol Elizasuk zuzenduko ditu koruak. Andra Marik jakinarazi duenez, aurten, abesbatzako m...

Mendinetik Arraguara doan bidean, bazter-babesak jartzen ari dira. Lanean ari dira bertan, eta bide bat itxita daukate, hala, norabide batekoak edo bestekoak pasatzen dira bertatik, semaforoak baimentzean. Ilarak sor litezke tarteka, eta pazientzia esk...

Hondarribia Blues Festival jaialdia aurkeztu zuten atzo goizean eta zazpigarren ekitaldiaren programaren aurrerapena eman dute jaialdiaren antolatzaileek. Nazioarteko izen handiak bilduko dituzte Txingudiko badiaren ertzean. Jaialdia uztailaren 12an, 13an, 14an eta 15ean egingo dute. Nazioarteko musikarien artean, bi nabarmendu dituzte antolatzaileek: bost Grammy irabazi dituen Robert Cray musikaria eta Eric Sardinas gitarra jotzailea, “slide gitarra teknikan hoberenetarikoa”. Horrez gain, Hondarribia Crossroad sailari garrantzi berezia eman diote antolatzaileek, “lehen mailako artistak bilduko baitira ekitaldi bakar eta errepikaezina eginez”. Chicagoko musika hartuko dute kontuan aurten Crossroad-en, “Bluesa maite dutenek izango dute aukera Tail Dragger, Zora Young eta Eddie Shaw-en ahots bereziekin gozatzeko, luxuzko taldeek lagunduta”.

Urteko egunik luzeena izango da larunbatekoa, eta San Joan bezpera ospatzeko ekitaldi bereziak egingo dituzte Hondarribiko txoko ezberdinetan. Udako solstizioko gaurik motzenean ospatuko dute San Joan bezpera eta uda garaiari ongi etorria emango diote. Astea eguraldi kaxkar antzean pasa badute ere, aurreikuspenen arabera eguraldiak nabarmen hobera egingo du larunbaterako Hondarribian, eta udako denboraldiari ongi etorria merezi bezala emateko aukera izango dutela dirudi. Herrian egingo duten ekitaldi nagusia Kai Zaharrean izango da, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Ekitaldiari hasiera emateko Meakako Adixkideek aurreskua dantzatuko dute, geroago San Joan sua piztuko duten gunearen alboan. Gainera, Bentako aparkalekuan jarriko duten txosnan, lumagorri oilaskoa eta Gernikako piperrak dastatu ahalko dira. Jarraian, San Joan sua piztuko dute, eta Meakako Adixkideak Dantza Taldeak dantza giroa jarriko du. Hala, bertaratzen direnak animatuko dituzte elkarrekin dantzatzera. Kai Zaharrean suaren inguruan dantzan dabiltzan bitartean, Hondarribiko Musika Bandak herriko hainbat tokitan San Joaneko zortzikoa jotzen ibiliko da. Gainera, beste hainbeste su piztuko dituzte han hemenka egun argitan, festa iluntasunean bukatu arte. Besteak beste, hondartza inguruan, auzoetan eta inguruko baserrietan.

Musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute bihar arratsaldeko sei terdietatik aurrera, Hondarribiko Paradorean. Bigarren mailatik hirugarrenera pasako diren Musika eskolako ikasleek ziurtagiria jasoko dute.

Asteazkenero zine saioa egiten dute Olaberria auzoko Bitamine Espazioan. Zinema komertzialetan programatzen ez dituzten filmak ikusteko aukera izaten da asteazkeneroko Bitazine programan. Gaur Doris Dorrie zuzendari alemaniarraren Cerezos en flor (2008...

San Pedroko lonja berriaren ingurukoak erabakitzeko zituzten gaur goizean, Portuko Administrazio kontseiluan, baina, Portuko iturrien arabera, udalaren jarrerak erabakia atzeratzea eragin du. Uztailaren 10eko plenora eraman nahi du gaia Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak, eta eskaera ez da Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandoren gustukoa izan. “Udalbatzaren erantzuna ezezkoa bada, Portuko Plan Berezian aurreikusitakoarekin egingo dugu aurrera”. hau horrela balitz, Astigarraga eta Lasartek diseinatutako eraikina baztertuko lukete eraikin erabat funtzionala altxatzeko. Berrikusitako Ingurumen txostenari alegazioak Administrazio Kontseiluak kanpo kairako alegazioei erantzunez aurkeztutako Ingurumen Txostena aprobatu du. Dokumentua datozen egunotan igorriko diete dagokien erakundeei, baita alegazioak aurkeztu dituzten guztiei ere. Gai honen harira, Lucio Hernando Madrilera joatekoa dela iragarri dute. Trafikoa Trafikoen bilakaerari dagokionez, merkantzien trafikoak %5ean egin du behera urteko lehen bost hilabeteetan.

Kanpo kaiaren kontra aurkeztutako 3.500 alegazioak erantzun ordez, Portu Agintaritzak guztiak atzera bota eta aurreko gidoi berari eusten diola salatu du Jaizkibel Bizirik-ek. Portuko administrazio kontseiluan gaur goizean bildu da, eta han aurkeztu du...

23an jokatuko da proba, partaidetza handitzeko asmoz, lehenengoz, arratsaldez; Proisa aldarrikatuko dute Etzidamu Herri Triatloia egingo dute zortzigarrenez San Pedron, Astarloza Taldeak antolatuta. Sanpedroen atarian urtero ospatzen dute kirol proba hau, eta aurten hainbat berritasun ditu. «San Joan bezpera dela baliatuz, proba arratsaldean egitea erabaki dugu, horrela parte hartzea handiagoa izatea espero dugulako», adierazi dute antolatzaileek. 18:00etan hasiko da triatloia. Proisa Kulturgunea aldarri Ibilbidean ere hainbat aldaketa egin dituzte aurten. Bizikletan eta korrika Torrean hasi eta Proisaraino joan beharko dute parte hartzaileek, Arraunlari kaletik. Izan ere, etzirako Proisa Eguna antolatu dute barrutian, eta San Pedroko taldeek eta elkarteek hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun osoan zehar, «herriak Proisa Kulturgunea bezalako eraikin bat mantentzeko beharra duela aldarrikatzeko». Proisatik Morales Oliver kalera jo, eta handik Pasamanen Alarguna kalea hartuko dute, alde zaharretik Torreiraino itzultzeko. Bizikletan hiru itzuli osatu beharko dituzte parte hartzaileek, eta korrika bakarra. Igeriketan ez dago aldaketarik: Kalparratik hasi eta Torrerainoko tartea osatu beharko dute parte hartzaileek. Aurreko urteetan bezala, proba banaka edo taldeka egiteko aukera egongo da. Taldeek gehienez hiru pertsonakoak izan behar dute. Aurrenak proba egiten taldeka aterako direnak izango dira. Ondoren, banaka lehiatuko direnak hasiko dira lehian. Sariei begira banakako lehia lehenetsiko dute antolatzaileek, sariak hobeak izanik norbanakoentzat, [...]

Sanmartzialetako agenda. Hilaren 22a, ostirala. Hilaren 19tik uztailaren 1era, Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan, Margolanen erakusketa, Jose Luis Viñuela artistaren eskutik: astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara; igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era. Hilaren 19tik 28ra, Amaia Kultur Zentroan, 2012ko San Pedro eta San Martzial jaiak iragartzeko kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa: 18:00-21:00 asteartetik larunbatera, eta 11:30-13:30 igandeetan eta jaiegunetan. Hilaren 20tik 24ra, Amaia Kultur Zentroan, Filatelia erakusketa, Bidasoko Filatelia eta Numismatika Elkarteak antolatuta. Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara; igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era. 11:00etan, Biteri plazan, II. Mendibil Patata Tortila Lehiaketa, Mendibil Merkataritza Guneko Jabeen Erkidegoak antolatuta. 18:30ean, Urantzu pilotalekuan, 60. Kurpil Kirolak Afizionatuen Esku Pilota Txapelketa. Antolatzailea: Kurpil Kirolak Pilota Elkartea. Sarrera doan. 20:00etan, Ficoban, Ongintza kontzertua Taupadak GKE Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Sarreraren prezioa: 20 euro. 23:00etan kontzertua Urdanibia plazan. Correos eta Ras Miguel & Tafari talde irundarren emanaldia.

Tarteka, gosari solasaldiak antolatzen dituzte Mikelazulo kultur elkartean, eta igande honetan, Miguel Romerorekin hitz egiteko aukera izango da, 10:00etan. Mikelazulok azaldu duenez, Romero 60ko hamarkadan Francoren diktaduraren kontra mugitu zen, eta...

Berrehunetik gora musikari eta ia beste horrenbeste dantzari, guztira laurehun ikasle inguru; horiek guztiak elkartuko dira ostiralean, hilak 22, arratsaldeko bostetatik aurrera Urdanibia plazan, Nazioarteko Musikaren Eguna ospatzeko. Skola Musik akademiarena da ekimena, eta PausoK dantza eskolaren eta Irungo Udaleko Kultura arloaren laguntza izango du. Emanaldia arratsaldeko bostetan hasi eta lau orduz luzatuko da. Gaur goizean Moskun eginiko aurkezpenean Arantza Olaizola Skolako arduradunak aurreratu bezala, ikasle gazteenak izango dira taulara igotzen lehenak. 3-7 urtekoek haurrentzako abestiak joko dituzte, eta ondoren 8 urtetik gorakoak ariko dira, multzoka. Lehenik, lau kanta interpretatuko dituzte, pianoarekin; eta ondoren hainbat estiloko abestiak joko dituzte, taldeetan banatuta: musika elektronikoa, pop, rock, metal, punk, hip hop… “Bigarren zatian PausoK eskolako dantzariek parte hartuko dute, flash mob-ak eginez. Publikoarekin nahastuko dira eta ekitaldi honetarako propio prestaturiko dantzak egingo dituzte”, argitu du Skola Musikeko arduradunak. Skola Musiken askotariko adineko ikasleak elkartzen direla azaldu du Olaizolak: “3 urtetik aurrerako ikasleak ditugu, jubilatuta daudenak ere, baina azken hauei kosta egiten zaie zuzenekoetan parte hartzea”. Irun Zuzenean programa Goizeko aurkezpenean Belen Sierra Kultura arloko ordezkaria ere egon da. Izan ere, Irungo Udalak Skola Musiken ekimenarekin bat egin du, apiril bukaeran abiatu zuten Irun Zuzenean programaren barruan. Egitasmoak tokiko pop eta rock taldeak [...]

Guardia Zibilak 35 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan, sexu harremanetarako sarean adingabeak bilatzea egotzita. Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzaren arabera, Interneko sare sozialak erabiltzen zituen harremanetarako, eta &...

Ostiralean hasi, eta igandean bukatu ziren Ergoiengo jaiak, sanantonioak. Larunbat arratsaldean izan ezik, eguraldia lagun izan zuten auzotarrek festetan, eta kanpotik ere jende dezente hurbildu zen antolatuta zituzten ekimenetan parte hartzera. Hilare...

Larrialdiak enpresak furgoneta bat eman dio Errenteriako Babes Zibilari. Zerbitzu pribatuan anbulantziek bizitza mugatua dute, eta orain, Babes Zibilak erabili ahal izango du furgoneta bezala, bestelako zerbitzuetarako. Gaur eguerdian eman dute horren ...

Zazpigarren urtez Hondarribiko liburutegiak literatura tailerrak antolatu ditu. Horrela, hiru tailer antolatu dituzte, literaturzaleek esperientziak trukatzeko. Bihar, osteguna, Liburuarekin hitzordua izenburuko tailerra egingo dute, 15:30etik aurrera,...