Gizon bat atxilotu dute sexu harremanetarako sarean adingabeak bilatzea egotzita

Guardia Zibilak 35 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan, sexu harremanetarako sarean adingabeak bilatzea egotzita. Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzaren arabera, Interneko sare sozialak erabiltzen zituen harremanetarako, eta &...

Guardia Zibilak 35 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan, sexu harremanetarako sarean adingabeak bilatzea egotzita. Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzaren arabera, Interneko sare sozialak erabiltzen zituen harremanetarako, eta “sexu asmoekin” konektatzen zen.

Ekainaren 13an atxilotu zuten, eta Guardia Zibilaren ikerketaren arabera, gutxienez, 10 eta 14 urte arteko 48 adingabekoekin jarri zen harremanetan sare sozialetan. Ustez, 13 urteko mutiltzat aurkezten zuen bere burua, eta webcama pizteko eta biluzteko eskatzen zien euren biktimei.

Donostiako 3. Instrukzio Epaitegiaren esku utzi zuten, eta joan den ostiralean Martuteneko espetxean sartu zuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.