Kurtso bukaerako kontzertua emango du Andra Marik
Andra Mariren abesbatzek (Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri) kurtso bukaerako kontzertua emango dute, etzi, 20:00etatik aurrera, Fatimako Andra Mariren elizan. Imanol Elizasuk zuzenduko ditu koruak. Andra Marik jakinarazi duenez, aurten, abesbatzako m...
Andra Mariren abesbatzek (Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri) kurtso bukaerako kontzertua emango dute, etzi, 20:00etatik aurrera, Fatimako Andra Mariren elizan. Imanol Elizasuk zuzenduko ditu koruak.
Andra Marik jakinarazi duenez, aurten, abesbatzako mutilek eskolania osatuko dute, eta gizonen abesbatza gisa abestuko dute.
Bakoitzak bere abesti zerrenda prestatu du, baina bukaeran hirurek batera Xalbadorren heriotzean eta We are the world kantatuko dituzte.
