Lehen mailako premiak asetzeko udalak diru laguntza linea berria atera du
Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak diru laguntza lerro berri bat atera du aurten, «Irungo herritarren lehen mailako premiei erantzuteko». Esaterako, “krisialdi gogorreko egoera honetan, jendea janariz, arropaz eta abarrez hornitzeko” ...
Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak diru laguntza lerro berri bat atera du aurten, «Irungo herritarren lehen mailako premiei erantzuteko». Esaterako, “krisialdi gogorreko egoera honetan, jendea janariz, arropaz eta abarrez hornitzeko” programak diruz laguntzeko balioko du. Guztira 138.000 euroko partida prestatu du udalak, gizarte alorrean (berdintasuna, inmigrazioa, gizarteratzea…) diharduten erakundeen artean banatzeko. Maite Cruzado zinegotziak esan du «bizitzen ari garen krisi egoeran» oinarrituta dagoela. Eskaerak HAZ bulegoan egin behar dira, uztailaren 4a baino lehen, eta oinarriak udal webgunean aurkitu daitezke.
