Portua auzora Bidasoa ibilbidetik sartu behar dute auto gidariek aurrerantzean
Bernat Etxepare kalea autoentzako ireki dute, eta hala, Portuko lanen bigarren zatia bukatu dute: Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleak. Bigarren zati hori irailean hasi ziren berritzen, eta aurreikusitakoa baino bi aste lehenago bukatu dituzte lanak. Horiek egiteko 2,7 milioi euroko aurrekontua erabili dute. Bigarren fasea bukatuta, kaleetan aldaketak egin dituzte. Portua auzotik ateratzeko, Bernat Etxepare kaleak noranzko bakarra izango du. Portuan sartzeko, aldiz, eskuinera bira egin behar da Irun kalerantz, Roteta jatetxearen parean, eta Bidasoa ibilbidetik jarraitu behar da, Matxin Artzu kalera iritsi arte. Euri uren eta ur zikinen hodiak banatu, eta bi kaleak berritu dituzte, oinezkoei lehentasuna emanez. Espaloi zabalagoak jarri dituzte, eta bizilagunek hala eskatuta, aparkalekuak ilaran jarri dituzte. Eserleku berriak eta kontsumo baxuko argiak ere jarri dituzte. Irailean hirugarren zatia Portuko lanen lehenengo zatian Almirante Alonso kalea eta honen hiru perpendikularrak berritu zituzten: Domingo Egia, Irailak Zazpi eta Beleztarren Markes kaleak. Portua auzoko lanekin bukatzeko hirugarren fasea irailean hasiko dute, eta Itsasargi eta Zuloaga kaleak berrituko dituzte. Orain arte egin duten bezala, euri uren eta ur zikinen hodiak banatu, eta bi kaleak berrituko dituzte. Oinezkoari lehentasuna emateko espaloi zabalagoak egingo dituzte, eserleku berriekin, eta kontsumo txikiko argiekin. Kaleen itxura Almirante Alonso kalearen antzekoa izango da. Juan [...]
Bernat Etxepare kalea autoentzako ireki dute, eta hala, Portuko lanen bigarren zatia bukatu dute: Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleak. Bigarren zati hori irailean hasi ziren berritzen, eta aurreikusitakoa baino bi aste lehenago bukatu dituzte lanak. Horiek egiteko 2,7 milioi euroko aurrekontua erabili dute. Bigarren fasea bukatuta, kaleetan aldaketak egin dituzte. Portua auzotik ateratzeko, Bernat Etxepare kaleak noranzko bakarra izango du. Portuan sartzeko, aldiz, eskuinera bira egin behar da Irun kalerantz, Roteta jatetxearen parean, eta Bidasoa ibilbidetik jarraitu behar da, Matxin Artzu kalera iritsi arte.
Euri uren eta ur zikinen hodiak banatu, eta bi kaleak berritu dituzte, oinezkoei lehentasuna emanez. Espaloi zabalagoak jarri dituzte, eta bizilagunek hala eskatuta, aparkalekuak ilaran jarri dituzte. Eserleku berriak eta kontsumo baxuko argiak ere jarri dituzte.
Irailean hirugarren zatia
Portuko lanen lehenengo zatian Almirante Alonso kalea eta honen hiru perpendikularrak berritu zituzten: Domingo Egia, Irailak Zazpi eta Beleztarren Markes kaleak. Portua auzoko lanekin bukatzeko hirugarren fasea irailean hasiko dute, eta Itsasargi eta Zuloaga kaleak berrituko dituzte. Orain arte egin duten bezala, euri uren eta ur zikinen hodiak banatu, eta bi kaleak berrituko dituzte. Oinezkoari lehentasuna emateko espaloi zabalagoak egingo dituzte, eserleku berriekin, eta kontsumo txikiko argiekin. Kaleen itxura Almirante Alonso kalearen antzekoa izango da.
Juan Mari Altuna Zerbitzuetako zinegotziak egitasmoa «beharrezkoa» dela adierazi du: «Ia auzo erdia biziberritu dugu, eta uste dugu bide onean goazela. Bigarren zati hau eredugarria izan da, izan ere, erdiguneko kalea izanik, enpresa eraikitzaileak oso lan ona egin du. Bizilagun, merkatari eta erabiltzaileek ere jarrera bikaina izan dute, pazientzia eta erantzukizuna azalduz».

