Robert Cray eta Eric Sardinas izango dira Blues jaialdian
Hondarribia Blues Festival jaialdia aurkeztu zuten atzo goizean eta zazpigarren ekitaldiaren programaren aurrerapena eman dute jaialdiaren antolatzaileek. Nazioarteko izen handiak bilduko dituzte Txingudiko badiaren ertzean. Jaialdia uztailaren 12an, 13an, 14an eta 15ean egingo dute. Nazioarteko musikarien artean, bi nabarmendu dituzte antolatzaileek: bost Grammy irabazi dituen Robert Cray musikaria eta Eric Sardinas gitarra jotzailea, “slide gitarra teknikan hoberenetarikoa”. Horrez gain, Hondarribia Crossroad sailari garrantzi berezia eman diote antolatzaileek, “lehen mailako artistak bilduko baitira ekitaldi bakar eta errepikaezina eginez”. Chicagoko musika hartuko dute kontuan aurten Crossroad-en, “Bluesa maite dutenek izango dute aukera Tail Dragger, Zora Young eta Eddie Shaw-en ahots bereziekin gozatzeko, luxuzko taldeek lagunduta”.
Hondarribia Blues Festival jaialdia aurkeztu zuten atzo goizean eta zazpigarren ekitaldiaren programaren aurrerapena eman dute jaialdiaren antolatzaileek. Nazioarteko izen handiak bilduko dituzte Txingudiko badiaren ertzean. Jaialdia uztailaren 12an, 13an, 14an eta 15ean egingo dute.
Nazioarteko musikarien artean, bi nabarmendu dituzte antolatzaileek: bost Grammy irabazi dituen Robert Cray musikaria eta Eric Sardinas gitarra jotzailea, “slide gitarra teknikan hoberenetarikoa”.
Horrez gain, Hondarribia Crossroad sailari garrantzi berezia eman diote antolatzaileek, “lehen mailako artistak bilduko baitira ekitaldi bakar eta errepikaezina eginez”. Chicagoko musika hartuko dute kontuan aurten Crossroad-en, “Bluesa maite dutenek izango dute aukera Tail Dragger, Zora Young eta Eddie Shaw-en ahots bereziekin gozatzeko, luxuzko taldeek lagunduta”.

