Aldaketak trafikoak sanmartzialetan
San Pedro eta San Martzial Jaiak direla-eta, trafikoan zenbait aldaketa izango dira hirian, batzuk iraunkorrak, eta beste batzuk ekitaldi jakin batzurengatik. Iraunkorren artean egunero 20:00etatik aurrera Urdanibia plaza, San Martzial kalea eta Alde Zaharrera ibilgailuz sartzea debekatuta egongo da, leku horietan burutuko dituzten ekitaldiak amaitu bitartean. Eta ekitaldiei dagokionez, honako hauek dira aldaketa nabarmenenak: Hilak 24 18:00etatik jarduera amaitu arte, Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa hiribidearen eta Eskoleta karrikaren artean. Hilak 28 19:00etatik, Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa hiribidearen eta Eskoleta karrikaren artean. 00:00etatik aurrera, 45 minutuz, GI 636 errepidea moztuko da Osinbiribileko biribilgunearen eta Iparralde hiribidearen artean suziriak jaurtitzeko. 22:30etik 00:00etara, moztuta egongo dira kale hauetarako sarbideak: Hondarribirakoak eta Nafarroako hiribiderakoak. Hilak 29 12:00etatik 13:00etara, Colon ibilbidea moztuko da Iparralde hiribide eta Gipuzkoa ibilbide artean San Pedro eguneko Txirrindulari lasterketa dela-eta, eta 18:00etatik, Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa hiribidearen eta Eskoleta karrikaren artean. 13:00etatik aurrera, trafikorako itxiko dira Urdanibia plazarako, Alde Zaharrerako eta San Martziak kalerako sarbideak. Hilak 30, alarde eguna Egun osoan Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa ibilbidearen eta Eskoleta karrikaren artean, baita Urdanibia plazarako, San Juan plazarako eta Eliza karrikarako sarbideak ere. 06:00etatik aurrera, Aldabe (San Martzial) mendirako sarbidea itxiko da eta ezingo da bertan aparkatu. Uztailak [...]
San Pedro eta San Martzial Jaiak direla-eta, trafikoan zenbait aldaketa izango dira hirian, batzuk iraunkorrak, eta beste batzuk ekitaldi jakin batzurengatik. Iraunkorren artean egunero 20:00etatik aurrera Urdanibia plaza, San Martzial kalea eta Alde Zaharrera ibilgailuz sartzea debekatuta egongo da, leku horietan burutuko dituzten ekitaldiak amaitu bitartean.
Eta ekitaldiei dagokionez, honako hauek dira aldaketa nabarmenenak:
Hilak 24
- 18:00etatik jarduera amaitu arte, Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa hiribidearen eta Eskoleta karrikaren artean.
Hilak 28
- 19:00etatik, Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa hiribidearen eta Eskoleta karrikaren artean.
- 00:00etatik aurrera, 45 minutuz, GI 636 errepidea moztuko da Osinbiribileko biribilgunearen eta Iparralde hiribidearen artean suziriak jaurtitzeko.
- 22:30etik 00:00etara, moztuta egongo dira kale hauetarako sarbideak: Hondarribirakoak eta Nafarroako hiribiderakoak.
Hilak 29
- 12:00etatik 13:00etara, Colon ibilbidea moztuko da Iparralde hiribide eta Gipuzkoa ibilbide artean San Pedro eguneko Txirrindulari lasterketa dela-eta, eta 18:00etatik, Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa hiribidearen eta Eskoleta karrikaren artean.
- 13:00etatik aurrera, trafikorako itxiko dira Urdanibia plazarako, Alde Zaharrerako eta San Martziak kalerako sarbideak.
Hilak 30, alarde eguna
- Egun osoan Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa ibilbidearen eta Eskoleta karrikaren artean, baita Urdanibia plazarako, San Juan plazarako eta Eliza karrikarako sarbideak ere.
- 06:00etatik aurrera, Aldabe (San Martzial) mendirako sarbidea itxiko da eta ezingo da bertan aparkatu.
Uztailak 1, baserritar eguna
- 08:00etatik aurrera, Urdanibia plazarako sarbideak itxiko dituzte, azoka dela-eta.
- 18:00etatik jarduera amaitu arte, Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa hiribidearen eta Eskoleta karrikaren artean.
- 22:40etik 23:15era, moztuta egongo dira kale hauetarako sarbideak: Iparralde eta Osinbiribil biribilgunearen artean, suziriengatik.
Aparkatzeko debekuak
Gainera, honako zenbait data eta lekuetan aparkatzea debekatuta egongo da:
- Ekainaren 22tik uztailaren 1era, San Martzial kalean soilik zamalanak egin ahalko dira 8:00etatik 12:00etara.
- Ekainaren 29an, 13:00etatik aurrera eta ekainaren 30ean, egun osoan, debekatuta egongo da toki hauetan aparkatzea: Alde zaharrean, San Martzial, Elizan, Eskoletan, Junkal plazatxoan, Foruen Karrikan, Artalekun, Prudencia Arbiden eta Gipuzkoa hiribidean.
Aldaketa hauengatik guztiengatik, udalak garraio publikoa eta disuasio aparkalekuak (Ficoba eta Dunboa ikastetxea, ekainaren 23tik uztailaren 1era) erabiltzea gomendatzen du.