Arrandegietan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina abiatu dute
Txarteltxoak eta panelak banatuko dizkiete arrainketariei, eta errezeten lehiaketa jarriko dute martxan Arrandegietan jarri du fokua aurten Euskara Oarsoaldeko Merkataritza Egitasmoak eta urte osoan ariko da establezimendu hauetan euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Lanketa berezi horren barruan, bi ekimen berezi jarriko dituzte martxan aurten. Hala iragarri dute gaur, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak, Errenteriako zinegotzi Irune Balentziagak, Lezoko zinegotzi Garazi Cuestak eta Oiartzungo zinegotzi Asier Legorburuk, Trintxerpeko Azokan eman zuten prentsaurrekoan. Batetik, arrainketariei arrandegietako hemezortzi produktu ohikoenekin prezioak jartzeko PVCko txarteltxo bereziak banatu dizkiete iragarri zuten. Txarteltxo hauek dagokion arrainaren irudia, euskarazko izena eta salneurria jartzeko hutsune bat izango dute. Txarteltxoez gain, arrainen irudiak eta izenak azaltzen dituen panel handi bana ere banatuko dizkiete arrainketariei. Txarteltxoak eta panelak eskuratu nahi dituzten arrandegiak beren herriko euskara zerbitzura jo behar dute hauek eskatzera. Errezeta lehiaketa Kanpainak arrainketariak ez ezik, arrandegietako bezeroengana ere eragin nahi du. Hori dela eta, udazkenerako errezeta lehiaketa antolatuko dutela iragarri dute. Urriaren 1etik 31ra, arrandegietako produktuak erabiliz egindako euskarazko errezetak jasoko dituzte salgaien izenak euskaraz jarriko dituzten arrandegietan. Bezeroek kartazal batean sartu beharko dute errezeta, gainean egilearen izen-abizenak eta telefono zenbakia jarrita. Eskualdeko lau herrietako gastronomia elkarte banatako sukaldariek osatutako epaimahaiak erabakiko ditu errezeta irabazleak. Lau sari banatuko dituzte, herri [...]
Txarteltxoak eta panelak banatuko dizkiete arrainketariei, eta errezeten lehiaketa jarriko dute martxan
Arrandegietan jarri du fokua aurten Euskara Oarsoaldeko Merkataritza Egitasmoak eta urte osoan ariko da establezimendu hauetan euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Lanketa berezi horren barruan, bi ekimen berezi jarriko dituzte martxan aurten.
Hala iragarri dute gaur, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak, Errenteriako zinegotzi Irune Balentziagak, Lezoko zinegotzi Garazi Cuestak eta Oiartzungo zinegotzi Asier Legorburuk, Trintxerpeko Azokan eman zuten prentsaurrekoan.
Batetik, arrainketariei arrandegietako hemezortzi produktu ohikoenekin prezioak jartzeko PVCko txarteltxo bereziak banatu dizkiete iragarri zuten. Txarteltxo hauek dagokion arrainaren irudia, euskarazko izena eta salneurria jartzeko hutsune bat izango dute.
Txarteltxoez gain, arrainen irudiak eta izenak azaltzen dituen panel handi bana ere banatuko dizkiete arrainketariei.
Txarteltxoak eta panelak eskuratu nahi dituzten arrandegiak beren herriko euskara zerbitzura jo behar dute hauek eskatzera.
Errezeta lehiaketa
Kanpainak arrainketariak ez ezik, arrandegietako bezeroengana ere eragin nahi du. Hori dela eta, udazkenerako errezeta lehiaketa antolatuko dutela iragarri dute. Urriaren 1etik 31ra, arrandegietako produktuak erabiliz egindako euskarazko errezetak jasoko dituzte salgaien izenak euskaraz jarriko dituzten arrandegietan.
Bezeroek kartazal batean sartu beharko dute errezeta, gainean egilearen izen-abizenak eta telefono zenbakia jarrita. Eskualdeko lau herrietako gastronomia elkarte banatako sukaldariek osatutako epaimahaiak erabakiko ditu errezeta irabazleak. Lau sari banatuko dituzte, herri bakoitzeko bana. Herri bakoitzeko irabazleak, errezeta entregatu duen arrandegian erabiltzeko 100 euroko erosketa txartela eskuratuko du.
Eskualdean dauden 39 arrandegietatik 32k adierazi dute parte hartzeko asmoa (parte hartzaile guztien zerrenda pasaia.net-en), eta izena eman ez dutenak badu oraindik garaiz daudela iragarri zuten.
Hizkuntza paisaia
Oarsoaldeko udalek hamabost urte inguru daramate merkataritzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzen. Bide horretan hizkuntza paisaiak duen garrantzia nabarmendu zuten, hizkuntza duen estatusaren berri emateaz gain, horrek berak bezero euskaldunak euskara erabiltzea erraztuko duelako.
Arrandegiak
Pasaia Antxo
Legarda arrandegia.
Villanueva arrandegia.
Itsasargi arrandegia.
Donibane Itsaskiak.
Donibane
Arrillaga arrandegia.
Axier arrandegia.
Trintxerpe
Santamaria arrandegia.
Celorrio arrandegia.
Lopez arrandegia.
BM.
Meira arrandegia.
Trintxerpeko bakailaoak.
San Pedro
Korta arrandegia.
Lezo
Begoña arrandegia.
Errenteria
Talai-pe arrandegia.
Maite bakailaoak.
Urkatx arrandegia.
Mailu eta Ritxar arrandegia.
Aguado.
Ludi bakailaoak.
Alameda itsaskiak.
M. Ixabel arrandegia.
Mikel arrandegia.
Eroski Biteri.
Eroski Matxain.
Eroski Beraun.
Super Amara.
Oiartzun
Maritxu arrandegia.
Izaro arrandegia.
Pittar arrandegia
Carrefour
Al campo