Bihar hasiko dira Galtzarabordako Jaiak txupinazoarekin
Janari eta edana, musika eta kirol. Hiru osagai horiek oinarrizkoak dira festa batean, eta hirurak bilduko dituzte Galtzarabordako jaiek. Bihar arratsaldean hasiko dira, 19:00etan txupinazoarekin, eta hiru egunez iraungo dute. Egun handiak, baina, etzi eta igandekoa izango dira. Gauean danborrada egingo dute herriko kaleetatik, eta igandean, berriz, xake erakustaldia, patata tortilla lehiaketa, eta dantza erakustaldia egingo dute. Arraltsaldean, berriz, haurren danborrada izango da. Ekitaldi guztiak parkean izango dira. Egitaraua Bihar, ostirala 19:00: Txupinazoa eta erraldoi eta buruhandiak, txarangarekin batera. Ondoren: Sardina jatea, parekean. 19:30: Toka eta Pote txapelketa mistoa. 21:00: Iazko jaietako argazkien emanaldia. Ondoren: Txokolatada. Segidan: Film emanaldia, Powers. Bukatutakoan: Eurekarekin dantzaldia. Etzi, larunbata 09:00: Udal Txistularien diana auzoan barrena. 10:00: Areto futboleko txapelketa (13-17 urte). 11:00-13:00: Haurrentzako tailerrak eta jolasak. 16:00: Mus txapelketa. 17:00: Zezenko eta poneyak. 18:30: Kirol zirkuitua neska-mutilentzat. Ondoren: Merienda Telepizzaren eskutik. 19:30: Dantza emanaldia. 21:00: Herri afaria. 23:30: Dantzaldia, Ai Ene taldearen eskutik. 23:30: Helduen danborrada auzoan barrena. 00:00: Zezen suzkoa. Segidan: Film emanaldia, Powers. Bukatutakoan: Eurekarekin dantzaldia. Etzidamu, igandea 10:00: Areto futboleko txapelketa (6-12 urte). 11:00: Haur eta helduentzat xake eta xake erraldoi erakustaldia, Kultur Sustapena elkartearen eskutik. 11:00-13:00 eta 16:00-19:00: Gaztelu puzgarriak. 12:30: VII. Patata Tortilla Lehiaketa (etxean egin behar da). Bitartean, [...]
Janari eta edana, musika eta kirol. Hiru osagai horiek oinarrizkoak dira festa batean, eta hirurak bilduko dituzte Galtzarabordako jaiek. Bihar arratsaldean hasiko dira, 19:00etan txupinazoarekin, eta hiru egunez iraungo dute.
Egun handiak, baina, etzi eta igandekoa izango dira. Gauean danborrada egingo dute herriko kaleetatik, eta igandean, berriz, xake erakustaldia, patata tortilla lehiaketa, eta dantza erakustaldia egingo dute. Arraltsaldean, berriz, haurren danborrada izango da. Ekitaldi guztiak parkean izango dira.
Egitaraua
Bihar, ostirala
- 19:00: Txupinazoa eta erraldoi eta buruhandiak, txarangarekin batera.
- Ondoren: Sardina jatea, parekean.
- 19:30: Toka eta Pote txapelketa mistoa.
- 21:00: Iazko jaietako argazkien emanaldia.
- Ondoren: Txokolatada.
- Segidan: Film emanaldia, Powers.
- Bukatutakoan: Eurekarekin dantzaldia.
Etzi, larunbata
- 09:00: Udal Txistularien diana auzoan barrena.
- 10:00: Areto futboleko txapelketa (13-17 urte).
- 11:00-13:00: Haurrentzako tailerrak eta jolasak.
- 16:00: Mus txapelketa.
- 17:00: Zezenko eta poneyak.
- 18:30: Kirol zirkuitua neska-mutilentzat.
- Ondoren: Merienda Telepizzaren eskutik.
- 19:30: Dantza emanaldia.
- 21:00: Herri afaria.
- 23:30: Dantzaldia, Ai Ene taldearen eskutik.
- 23:30: Helduen danborrada auzoan barrena.
- 00:00: Zezen suzkoa.
- Segidan: Film emanaldia, Powers.
- Bukatutakoan: Eurekarekin dantzaldia.
Etzidamu, igandea
- 10:00: Areto futboleko txapelketa (6-12 urte).
- 11:00: Haur eta helduentzat xake eta xake erraldoi erakustaldia, Kultur Sustapena elkartearen eskutik.
- 11:00-13:00 eta 16:00-19:00: Gaztelu puzgarriak.
- 12:30: VII. Patata Tortilla Lehiaketa (etxean egin behar da). Bitartean, errifaren zozketa egingo da.
- Bitartean: Aljarafe elkartearen dantza erakustaldia.
- 17:00: Haur danborrada.
- 17:00: Ehoziri lanean erakustaldia.
- 18:30: Apar festa.
- Ondoren: Merienda auzoko haurrentzat, Pizza Sprinten eskutik.