Geroz eta lehia estuagoa
Etzi eguerdian gosez denak mokadutxoa jateko aukera bikaina izango du, Foru plazan: miniaturazko plateren usain zein koloreak zabalduko dira plazan zehar. Izan ere, Herrirak antolatuta, pintxo lehiaketa egingo dute. 12:00etan hasiko da. 2010. urtean egin zuten lehen aldiz, “euskal presoen eta iheslarien gaia gizartaratzeko asmoarekin”, eta aurten ere helburu berari eutsi diote. Gogoan izango dituzte etxean ez dauden senitarteko eta lagunak, eta aurreko urteetan eurek egindako eskulanak jarri bazituzten, aurten argazkiekin zerbait egiteko asmoa dute. Antolatzaileen esanetan, 25 parte hartzailek eman dute baietza, eta horien artean, elkarte berriak sartu dira, sukaldaritza arloan izena daukan Batzokia, esaterako. Horrenbestez, antolatzaileen ustez, aurten, “konpetentzia handiagoa” izango da. Gaineratu dutenez, “urtero arrakasta handia du” lehiaketak. Parte hartze irekia Pintxo lehiaketara aurkezteko ez da aurretik izenik eman behar. Antolakuntzak zehaztu duenez, parte hartzea irekia da, eta nahikoa da lehiaketaren egunean bertan, 12:00etan, pintxoekin aurkeztea. Guztira, hamar pintxo eraman beharko dira, guztiak berdinak. Pintxoak mahaiaren bueltan jarriko dituzte, eta ondoren, epaimahaiak erabakiko du zein den guztietan onena. Aurten, Niessen elkarteko kide batek, Euskaldarrak elkarteak antolatzen duen Gastronomia Erakustaldiko irabazleak eta preso baten senide batek osatuko dute. Horiek, hainbat faktore edukiko dituzte kontuan: pintxoaren presentzia, zaporea… Irabazten duenari opari bat egingo diote. Aurten, hain zuzen, tailatutako kutxa [...]
Etzi eguerdian gosez denak mokadutxoa jateko aukera bikaina izango du, Foru plazan: miniaturazko plateren usain zein koloreak zabalduko dira plazan zehar. Izan ere, Herrirak antolatuta, pintxo lehiaketa egingo dute. 12:00etan hasiko da.
2010. urtean egin zuten lehen aldiz, “euskal presoen eta iheslarien gaia gizartaratzeko asmoarekin”, eta aurten ere helburu berari eutsi diote. Gogoan izango dituzte etxean ez dauden senitarteko eta lagunak, eta aurreko urteetan eurek egindako eskulanak jarri bazituzten, aurten argazkiekin zerbait egiteko asmoa dute.
Antolatzaileen esanetan, 25 parte hartzailek eman dute baietza, eta horien artean, elkarte berriak sartu dira, sukaldaritza arloan izena daukan Batzokia, esaterako. Horrenbestez, antolatzaileen ustez, aurten, “konpetentzia handiagoa” izango da. Gaineratu dutenez, “urtero arrakasta handia du” lehiaketak.
Parte hartze irekia
Pintxo lehiaketara aurkezteko ez da aurretik izenik eman behar. Antolakuntzak zehaztu duenez, parte hartzea irekia da, eta nahikoa da lehiaketaren egunean bertan, 12:00etan, pintxoekin aurkeztea. Guztira, hamar pintxo eraman beharko dira, guztiak berdinak.
Pintxoak mahaiaren bueltan jarriko dituzte, eta ondoren, epaimahaiak erabakiko du zein den guztietan onena. Aurten, Niessen elkarteko kide batek, Euskaldarrak elkarteak antolatzen duen Gastronomia Erakustaldiko irabazleak eta preso baten senide batek osatuko dute. Horiek, hainbat faktore edukiko dituzte kontuan: pintxoaren presentzia, zaporea…
Irabazten duenari opari bat egingo diote. Aurten, hain zuzen, tailatutako kutxa bat izango da pintxorik onenaren egileak etxera eramango duena.
Epaimahaiak bakarrik ez du pintxoak dastatzeko aukera izango. Bertaratzen direnek ere euro baten truke probatzeko aukera izango dute. Antolatzaileek zehaztu dutenez, ardoa eta sagardoa ere izango dira mokadutxoari laguntzeko.
Aurreko aldietan “maila ona” erakutsi dute parte hartzaileek. Lehenengo ekitaldian, Sindikato tabernak irabazi zuen Juantxo Lasa Txikierdi pintxoarekin, eta iaz, berriz, Zuketz tabernak Marina Bernado-rekin (herriko presoen izenak zituzten pintxoek).