Jaizkibeleko bideetarako sarrerak itxi egin dituzte
Jaizkibel mendiko sarbideak auto gidarientzat irailaren 31a arte itxi egin dituzte. Gregorio Berrotaranek, Landa Garapeneko zinegotziak azaldu duenez, “ezinbestekoa zaigu uda iristen denean bide hauek istea, jende askok automobilarekin edonora he...
Jaizkibel mendiko sarbideak auto gidarientzat irailaren 31a arte itxi egin dituzte. Gregorio Berrotaranek, Landa Garapeneko zinegotziak azaldu duenez, “ezinbestekoa zaigu uda iristen denean bide hauek istea, jende askok automobilarekin edonora heldu daitekeela uste duelako. Mendia errespetatzea nahitaezkoa da eta horrelako neurriak hartu behar dira. Motorra duten ibilgailuek ezin dute pistetara sartu, baimendutako autoek izan ezik. Gainera, eskatzen da bideen itxieraren aurrean autoak ez aparkatzea, bestela emergentzia bat dagoenean ezin baita aurrera egin”.
Gainera, “txakurrarekin mendira doanak lotuta eraman behar dituela gogorarazteko seinaleak jarri ditugu. Guztioen eskutan dago errespetua mantentzea. Atentzioa deitu nahiko nuke berriz mendira zakurrarekin joaten den jendeari. Askok lotuta eramaten dute, behar den moduan, baina asko dira oraindik ere lotu gabe eramaten dutenak, eta horrek arazo asko sortzen ditu”.
