Larunbata sagarnoaren eguna izanen da Hendaian
Baleak elkarteak antolatuta Sagarno Eguna ospatuko dute larunbat honetan Hendaiako Errepublika plazan, hilak 23. 17:30ean hasiko da besta, sagarno dastaketarekin. jarraian herriko elkarteek prestaturiko pintxoak jateko aukera izanen da, eta ez dira fal...
Baleak elkarteak antolatuta Sagarno Eguna ospatuko dute larunbat honetan Hendaiako Errepublika plazan, hilak 23. 17:30ean hasiko da besta, sagarno dastaketarekin. jarraian herriko elkarteek prestaturiko pintxoak jateko aukera izanen da, eta ez dira faltako musika eta dantza giroa. Antolatzaileek aurreratu dutenez, haurrentzako jolasak prestatuko dituzte ere.
Sagarno egunera prest joan nahi duenarentzat, Kanttu herriko ostatuan (Hondartza auzoa) basoak salgai jarriko dituzte, ostiral gaua arte. 6 euroko prezioa du baso bakoitzak.
