Udalak hitzarmena sinatu du herriko hiru elkarterekin
Lezoko Udalak herriko hiru eragilerekin hitzarmena sinatu zuen herenegun arratsaldean udaletxeko pleno aretoan. Mikel Arruti Euskara eta Kultura zinegotziak eta Xanti Val Kultura teknikariak sinatu zuten hitzarmena Orratx! Antzerki Taldeko, Hezikuntza...
Lezoko Udalak herriko hiru eragilerekin hitzarmena sinatu zuen herenegun arratsaldean udaletxeko pleno aretoan. Mikel Arruti Euskara eta Kultura zinegotziak eta Xanti Val Kultura teknikariak sinatu zuten hitzarmena Orratx! Antzerki Taldeko, Hezikuntza Guraso Elkarteko eta Murixka Dantza Taldeko ordezkari banarekin. Udalak elkarteei bizirauteko baliabideak ematen jarraituko du, eta elkarteek, trukean, kultura ekintzak antolatuko dituzte.

