Espetxeak erreko dituzte bihar gauean Moskun, Herriraren ekimenez
San Martzial eta San Pedro jaiak hasi berritan, Irungo Herrirak ekimena egingo du bihar, 22:00etatik aurrera, Moskun: kartzelak erreko dituzte, modu sinbolikoan, San Joan bezperako suaren barruko ekimen bezala. Herritarrei parte hartzeko eskatu diete. ...
San Martzial eta San Pedro jaiak hasi berritan, Irungo Herrirak ekimena egingo du bihar, 22:00etatik aurrera, Moskun: kartzelak erreko dituzte, modu sinbolikoan, San Joan bezperako suaren barruko ekimen bezala. Herritarrei parte hartzeko eskatu diete.
Bestalde, Herriraren ekimenekin lotuta, Errenteria-Oreretan taberna eta ostalarientzako pintxo lehiaketa egingo dute, Foru plazan, 12:00etatik aurrera.
Antxon ere izango da ekimen bat, San Joan bezperari lotuta. Elkartasun afariak egingo dituzte. Bertara joaten direnek sardin jateaz eta patata tortillaz gozatzeko aukera izango dute, beti ere presoen eta iheslarien alde.
