Fanderiako erreka “zabortegia” bihurtu dela salatu du Erdiko Erreka auzo elkarteak

Zabortegia bihurtu dela salatu dute Fanderiako erreka

Fanderiako auzo elkarteak auzo horretako erreka inguruak piratzen duen “utzikeria” salatu du. Duela sei hilabete izandako uholdeen ondoren, gune horrek udalaren aldetik “utzikeria nabarmena” nozitu duela gaineratu du fanderiako auzo elkarteak: “Erreka zabortegia bihurtu da eta bertan era guztietako zikinkeriak, euri putzu likitsak eta karraskari txikiak biltzen dira, euli mordo baten zaintzapean”.

Udararen etorrerarekin gainera, egoerak okerrera egingo duela esan du auzo elkarteak, “horren adibide , dagoeneko hedatzen hasia den kiratsa dugu”, azaldu dute.

Horrenbestez, egoerari irtenbide ahalik eta azkarren emateko eskatu diote Fanderiako auzokideek udalari, eta zehazki Ingurumen eta Hirigintza  arduradunei auzo elkartearen zuzendaritza batzordearekin biltzeko eskaera luzatu diete.

Fanderiako errekan eta inguruetan ateratako argazkien galeria.

Ahatea Fanderiako erreka. Fanderiako erreka. Errekaren inguruko utzikeria salatu du auzo elkarteak Fanderiako erreka. Fanderiako erreka.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.