Uztailaren 3an zozkatuko dituzte Gaztañoko etxebizitzak

Etxebidek jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak uztailaren 3an egingo du Gaztañoko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa. 30 etxebizitza zozkatuko dituzte, eta horretarako, 2011ko azaroaren 30era arteko erregistroan azaltzen diren eskabideak hartuko dituzte kontuan. Etxebizitza horiei dagokienez, bi, elbarriei egokitutakoak izango dira, eta gurpil aulkira mugatuta daudenak sartuko dira. Hogei etxebizitza, berriz, lau urtetik gorako antzinatasuna dutenentzat dira. Bost, berriz, “25 eta 35 urte bitarteko bizikidez osaturiko bizikidetza-unitateentzat. Seme-alaben adina ez da kontuan hartuko”. Hiru, berriz, gainerako eskatzaileentzat. Baldintza guztiak Etxebideren webgunean aurki daitezke.    

Etxebidek jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak uztailaren 3an egingo du Gaztañoko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa. 30 etxebizitza zozkatuko dituzte, eta horretarako, 2011ko azaroaren 30era arteko erregistroan azaltzen diren eskabideak hartuko dituzte kontuan.

Etxebizitza horiei dagokienez, bi, elbarriei egokitutakoak izango dira, eta gurpil aulkira mugatuta daudenak sartuko dira. Hogei etxebizitza, berriz, lau urtetik gorako antzinatasuna dutenentzat dira. Bost, berriz, “25 eta 35 urte bitarteko bizikidez osaturiko bizikidetza-unitateentzat. Seme-alaben adina ez da kontuan hartuko”. Hiru, berriz, gainerako eskatzaileentzat.

Baldintza guztiak Etxebideren webgunean aurki daitezke.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.