Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Mañontzi Bertso Eskolak eta Lezoko Udalak hitzarmena berritu dute

Mañontzi Bertso Eskolak eta Lezoko Udalak hitzarmena berritu dute, herrian bertsolaritza sustatzeko asmoz. Akordio horren iraupena bi urtekoa izango da. Sinaduran Kultura eta Euskara zinegotzi Mikel Arruti eta Mañontzi Bertso Eskolako Joseba Etxegoien eta Jon Etxebeste izan ziren. Urteak dira bertsozale taldea zein udal erakundea elkarlanean ari direla. Bi aldeen arteko lehenengo hitzarmena 2009ko abenduan egin zuten, bigarrena iazko maiatzean eta aurtengoa da sinatu duten hirugarrena. Udalaren esanetan, bertso elkartea “lan serioa eta eraginkorra” egiten ari da azken urteetan.   Helduekin eta haurrekin Mañontzik helduekin zein haur eta gazteekin egiten du lan urte osoan zehar. Helduak astearteetan eta ostiraletan bildu ohi izan dira ikasturtean zehar, lehenengoan modu formalago batean, eta bigarrenean informalki. Haurrekin ere bertso eskola dute martxan, eta datorren ikasturtekoa kontuan hartuta, hirugarren aldia izango da haurrekin zein gazteekin lan egingo dutela. Bertso eskolan aritzeaz gain, urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzen dituzte. Otsail partean sona handia duten bertsolariekin saioa egin ohi dute Gezalan, eta udazkenean bertso afaria antolatzen dute. Urteko azken egunean koplak kantatzeko ardura ere hartzen dute, baita herriko jaietako bertso saioak antolatzekoa ere. Ez da Lezoko Udalak herriko elkarte eta eragileekin azkenaldian sinatu duen hitzarmen bakarra izan. Gaur zortzi herriko hiru eragilerekin sinatu zuten hitzarmena: Hezikuntza Herri [...]

admin
Oarsoaldea
2012/06/26

Mañontzi Bertso Eskolak eta Lezoko Udalak hitzarmena berritu dute, herrian bertsolaritza sustatzeko asmoz. Akordio horren iraupena bi urtekoa izango da. Sinaduran Kultura eta Euskara zinegotzi Mikel Arruti eta Mañontzi Bertso Eskolako Joseba Etxegoien eta Jon Etxebeste izan ziren.Mañontzi bertso eskolaren eta udalaren arteko hitzarmenaren sinadura

Urteak dira bertsozale taldea zein udal erakundea elkarlanean ari direla. Bi aldeen arteko lehenengo hitzarmena 2009ko abenduan egin zuten, bigarrena iazko maiatzean eta aurtengoa da sinatu duten hirugarrena.

Udalaren esanetan, bertso elkartea “lan serioa eta eraginkorra” egiten ari da azken urteetan.

 

Helduekin eta haurrekin

Mañontzik helduekin zein haur eta gazteekin egiten du lan urte osoan zehar. Helduak astearteetan eta ostiraletan bildu ohi izan dira ikasturtean zehar, lehenengoan modu formalago batean, eta bigarrenean informalki. Haurrekin ere bertso eskola dute martxan, eta datorren ikasturtekoa kontuan hartuta, hirugarren aldia izango da haurrekin zein gazteekin lan egingo dutela.

Bertso eskolan aritzeaz gain, urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzen dituzte. Otsail partean sona handia duten bertsolariekin saioa egin ohi dute Gezalan, eta udazkenean bertso afaria antolatzen dute. Urteko azken egunean koplak kantatzeko ardura ere hartzen dute, baita herriko jaietako bertso saioak antolatzekoa ere.

Ez da Lezoko Udalak herriko elkarte eta eragileekin azkenaldian sinatu duen hitzarmen bakarra izan. Gaur zortzi herriko hiru eragilerekin sinatu zuten hitzarmena: Hezikuntza Herri Eskolako eta Institutuko Guraso Elkartearekin, Orratx! antzerki taldearekin eta Murixka dantza taldearekin.

Kasu horietan, udalak bizirauteko baliabideak ematen dizkie elkarteei, eta trukean kultura jarduerak egin behar dituzte herrian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.