Zuloaga memorialeko umeen finalen emaitzak
Igandean Zuloaga memorialeko umeen finalak jokatu zituzten Fanderiako pilotalekuan, lau mailatan: benjaminak, alebinak, haurrak eta kadeteak. Partidez gain, maila bakoitzeko pilotari onenak aukeratu zituzten, eta Benjamin Mailan Alberdi izan zen, Alebi...
Igandean Zuloaga memorialeko umeen finalak jokatu zituzten Fanderiako pilotalekuan, lau mailatan: benjaminak, alebinak, haurrak eta kadeteak. Partidez gain, maila bakoitzeko pilotari onenak aukeratu zituzten, eta Benjamin Mailan Alberdi izan zen, Alebin Mailan Aranguren, Haur Mailan Aizpuru eta Kadete Mailan Medina. Antolakuntzaren arabera, “partidu politak” izan ziren, eta Jose Manuel Ferradas Kirol patronatuko presidentea partidak ikusten nahiz sari banaketan izan zen.
Emaitzak
- Benjaminak: Alberdi-Elosegi 18 / Garitano-Errasti 16
- Alebinak; Murua-Zubeldia 7 / Galarraga-Aranguren 18
- Haurrak: Aizpuru-Oiarbide 18 / Salaberria-Alberdi 15
- Kadeteak: Bakaikoa-Medina 22 / Labaka-Erasun 19
